Robert Helpmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mount Gambier (en) , 1909ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Sydney, 1986ko irailaren 28a (77 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Prince Alfred College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa, antzerki aktorea, zinema aktorea, ballet dantzaria, antzerki zuzendaria eta film-zuzendaria |
Lantokia(k) | Australia |
Jasotako sariak | |
|
Robert Helpmann (Mount Gambier, Australia, 1909ko apirilaren 9a - Sydney, Australia, 1986ko irailaren 28a) australiar dantzari, aktorea eta koreografoa izan zen.
1933 eta 1950 bitartean Londresko Sadler's Wens Ballet-en parte hartu zuen, Margot Fonteyn dantzari ospetsuarekin batera. Garai hartan obra asko estreinatu zituen: Job (1933), Nocturne (1936) eta Sirenak (1946).
Koreografo gisa sortu zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Hamlet (1942), Adam Zero (1946) eta Errauskine (1965).
1963ko 55 Days at Peking filman ere antzeztu zuen.
Filmetarako koreografiak ere egin zituen: Zapatilla gorriak, Hoffmanen ipuinak. Rudolf Nureievekin batera On Kixote (1973) balletaren zinemarako bertsio bat prestatu zuen.
1975-1976 denboraldian Australian Balleten zuzendari izan zen. Askotan dantzatu du Royal Balleten, artista gonbidatu gisa.