Rock The Nation World Tour | ||
---|---|---|
Kiss(r)en munduko bira | ||
Hasierako data | 2004ko maiatzaren 8a | |
Amaierako data | 2004ko abuztuaren 17a | |
Zatiak | 2 | |
Kontzertuak | 63 (4 bertan behera utziak) | |
Webgunea | Webgune ofiziala | |
Kiss(r)en bira kronologia | ||
World Domination Tour (2003) |
Rock the Nation Tour (2004) |
Rising Sun Tour (2006) |
Rock The Nation World Tour bira Kiss hard rock taldearen kontzertu bira izan zen. Poison kontzertua zabaltzen zuen taldea izan zen. Bira honetan Eric Singer taldera itzuli zen bateria jotzen, berriro Peter Criss ordezkatuz, zeinen kontratua ez zuten berriztu Gene Simmonsek and Paul Stanleyk. Bira ez zen oso arrakastatsua izan, eta 58 kontzertutan 20,3 milioi dolar baino ez zuten irabazi. Amerikan sarrera gutxi saltzeak 2005erako zuten bira bat baztertzea ekarri zuen; hala ere, Australian, Japonian eta Mexikon salmentak oso handiak izan ziren. Kissek Amerikan eskura zeuden sarreren %49a baino ez zuen saldu, kontzertu bakoitzeko 304.417 dolareko irabaziarekin.
Bira honetan, abesti zerrenda ez zen 1970. hamarkadako abestietan zentratzen, aurreko azken biretan gertatzen zen moduan; beraien karrera osoa erakusten zuen abestiak jo zituzten. Makillajerik gabeko garaiko abestiak ere jo zituzten, 1996an makillajera itzuli zirenetik alde batean utzi zituztenak. Hala ere, bira honen ondoren, abesti horrek berriro ere baztertuak izan dira, "God Gave Rock 'N' Roll To You II" eta "Lick It Up" izan ezik.
King Of The Night Time World/Tears Are Falling/Psycho Cyrcus/All The Way/Love Her All I Can/Creatures Of The Night/Hotter than Hell eta All American Man ere biran zehar jo zituzten