Sir Roderick Impey Murchison, 1. Baronet (1792ko otsailaren 22a - 1871ko urriaren 22a) Eskoziako geologo bat izan zen, besteak beste, Permiar garaiari izena eman ziona. Siluriar sistema ikertu zuen lehena izan zen.
Murchison Tarradale gazteluan jaio zen, Muir of Ord, Ross-shire, Durham Eskolan ikasi zuen eta gero Great Marlow-eko ikastetxe militarrera jo zuen. 1808an Arthur Wellesleyrekin (Wellingtongo dukea) Napoleonen aurkako gerretan Galiziako Roliça eta Vimeiro borroketan parte hartu zuen .
Armada utzi ondoren, Ingalaterrako Barnard Castlen kokatu zen eta 1818an Sir Humphry Davy ezagutu zuen, zientzian ihardutzea aholkatu ziona. Murchisonek geologiarako interesa zuen eta Londresko Geological Societyko kide aktiboa izan zen. Haren lankideen artean Adam Sedgwick, William Conybeare, William Buckland, William Fitton, Charles Lyell eta Charles Darwin ziren .
Murchison Londresen hil zen.
Ilargiaren Murchison kraterrak eta gutxienez 15 lur-kokalekuk bere izena dute.
![]() |
Artikulu hau Eskoziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |