Rolf Wolfshohl | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1938ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | 2024ko irailaren 18a (85 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ziklokros txirrindularia, txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Le Loup |
Rolf Wolfshohl (Kolonia, 1938ko abenduaren 27a – Kolonia, 2024ko irailaren 18a) alemaniar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1960 eta 1976 artean.
Errepideko zein ziklo-kroseko probetan parte hartu zuen. Zaletu bezala errepideko Alemaniako txapelduna izan zen 1956an eta munduko txapeldunordea ziklo-krosean 1958 eta 1959an hurrenez hurren. Jada profesional gisa, 3 aldiz izan zen munduko ziklo-kros txapelduna eta 13 aldiz Alemaniako txapeldun.
Bere dohaiak egun bakarreko probetan, (Liège-Bastogne-Liège eta Milan-San Remo klasikoetan bigarren izan zen, beste zenbait proba garrantzitsutan etapa garaipenak lortzeaz gain), iraupen laburreko etapakako probetan, (Paris-Niza irabazi zuen) eta Itzuli Handietan (1965eko Espainiako Itzulia irabazi zuen eta 1968ko Frantziako Tourrean 6. amaitu zuen) erakutsi zituen.
1959
1962
1963
1965
1966
1967
1968
1969
1970
Lasterketa | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | 15. | UT | — | UT | 39. | 31. | 6. | — | 37. | 71. | 24. |
Espainiako Vuelta | — | — | — | 1. | — | 15. | — | 6. | UT | 20. | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Rolf Wolfshohl - ProCyclingStats