Romancero gitano | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Federico García Lorca |
Argitaratze-data | 1928 |
Izenburua | Romancero gitano |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Orrialdeak | 250 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lyricism (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Historia | |
Jasotako sariak |
Romancero gitano Federico García Lorcaren poema liburua da, 1929an Revista de Occidente aldizkariak argitaratua.
Hemezortzi erromantzek osatzen dute lan hau. Erromantze hauetan gaua, heriotza ala ilargia bezalako sinboloak topa daitezke. Poema guztiak mintzo dira ijitoen kulturaz. Dena den, poema guztiak lotzen dituen haria tristura da. Lorcak ez zuen Romancero gitano ijitoen etniaren inguruko lan historikoa izan zedin idatzi.
Herri-poesia eta goi-mailako poesia batzen ditu lan honetan. Poesia liburua bi gairen inguruan mugitzen da, Andaluzia eta ijitoak. Bi gaiok era metaforiko eta mitikoan lantzen ditu.
Erromantze-bildumak gizartetik at bizi den eta agintariek jazarria sentitzen den herri baten nahigabea erakusten du. Dena den, Lorcak berak adierazten du bere helburua ez datzala egoera zehatz bat deskribatzean, behin eta berriz ematen den aurrez aurre dauden bi indar kontrajarrien arteko talka azaltzea baizik. Esaterako, erromantzeetako batean Guardia Zibilaren eta ijitoen arteko gatazka deskribatzen du, bi aldeetako bakoitzari, hurrenez hurren, "erromatar" eta "kartagotar" deituz. Honen bitartez, azalean utzi nahi du bi taldeen arteko etengabeko gatazka.
Andaluzian kokatzen da, ijito auzoetan. Federico García Lorcak ijitoen mundua estilizatzen du, kostunbrismotik eta folklore-tipikotasunetik urrun.
Metaforak, pertsonifikazioak, konparaketak, errepikapenak, sinestesiak.
Romancero gitano bi multzotan bana daiteke, Kordoba, Granada eta Sevilla irudikatzen dituzten hiru arkanjeluak albo batera utzita. Lehena da hiru multzoetako lirikoena. Bertan emakumeen presentzia da nagusi (Reyerta erromantzean izan ezik). Bigarrena epikoagoa da eta, kasu honetan, gizonek hartzen dute nagusitasuna.
Ijitoak, bere sinismen eta kodeengatik, bi errealitaterekin egiten du talka: maitasuna eta euren eskubideak ala sona inbaditzen dituzten «besteak», izan euren gizataldeko jendea, izan zapaltzen eta alboratzen dituen gizartea, zeinaren beso armatua Guardia Zibila den. Maitasunak, norbanakoaren eskubideek eta sinismenek heriotzara ala sendaezinak diren zauri moraletara daramate.
Aipagarria da Romance de la Guardia Civil Española (Espainiako Guardia Zibilaren Erromantzea) poema, ez baita sinpatiaz adierazia eta lan honetan ikuspuntu antagoniko bat hartzen baitu.
Lorcak hizkuntza narratiboa eta lirikoa batu nahi ditu, bietako batek ere kalitaterik galdu gabe.[1] Horrela, erromantzeen tradizioa jasotzen du: in medias res hasten diren eta amaiera bukatu gabeak dituztenak; deskribapenak; narratzailea; eta pertsonaien arteko elkarrizketak, estilo zuzenean idatziak. Hainbatetan narratzailea ere elkarrizketetan sartzen da.
Ijitoak dira eta euren ideologiei eta ezaugarriei eusten diete. Lanean gizonei eta emakumeei emandako tratamendua oso tradizionala da, kokatzen diren garaiak baldintzatua.
Romancero gitanok sinbolo ugari ditu (nabarmen bedi sinboloen eta metaforen arteko aldea, biak ala biak Lorcaren literaturan oso ohikoak). Sinbolo nagusiak eta euren esanahiak honakoak dira:
Hiru erromantze historiko:
16. Martirio de Santa Olalla
17. Burla de don Pedro a caballo, romance con lagunas
18. Thamar y Amnón
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Romancero gitano |