Ronnie Lamont | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | 1941eko azaroaren 18a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | 2022ko abenduaren 22a (81 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Stranmillis University College (en) | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko erdikoa |
Ronald Arthur Lamont (1941eko azaroaren 18a - 2022ko abenduaren 22a) irlandar hamabosteko errugbilaria izan zen, hirugarren lerroko hegal eta hirugarren lerroko erdiko postuetan aritzen zena.
Belfasteko Instonians taldeko kidea izan zen. 1965 eta 1970 artean hamahiru partida jokatu zituen Irlandako errugbi selekzioarekin eta entsegu bat lortu zuen. 1966an British and Irish Lions taldeak Australia eta Zeelanda Berrira egindako biran parte hartu zuen.
Lanbidez irakasle eta eskolako zuzendari izan zen, eta 1995ean Britainiar Inperioaren Ordenako kide izan zen bere hezkuntza-lanagatik.