Roronoa Zoro

Roronoa Zoro
One Piece unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaEiichirō Oda
Ageri den obrak
Interpretatzailea
EponimoaFrançois l'Olonnais
Bikoizketa-aktoreaKazuya Nakai, Marc Zanni i Vilamitjana (en) Itzuli eta Carmen Calvell (en) Itzuli
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueraezpataria
pirata
sari-ehiztaria
Ilearen koloreaberde
Bestelakoak
IrakasleakKoushirou (en) Itzuli eta Dracule Mihawk (en) Itzuli
Superbotereasuper-indarra

Musicbrainz: a1b90dc9-e582-4ab2-b7ea-0bbd88e32f21 Edit the value on Wikidata

Roronoa Zoro (japonieraz ロロノア・ゾロ), One Piece anime eta mangako pertsonaia bat da. Monkey D. Luffyk zuzendutako Lasto txapelen piratak izeneko taldeko ezpataria da. Luffyrekin batu zen lehena izan zen, Luffyk berak salbatu ondoren. Ekialdeko Itsasoan du jatorria, eta entrenatu zuen dojoa Shimotsuki izeneko herri batean dago.

Bere buruagatik 160 milioi dobloiko ordainsaria ematen dute, bere tripulazioko kideen artean bigarren kopururik altuena dena. Gaur egun, Hamaika Supernobak deituriko hamaika piratetako bat da, 100 milioi dobloi baino gehiagoko ordainsaria dutenak. Bere ametsa munduko ezpataririk hoberena bihurtzea da.

Zorok, normalean, alkandora zuri bat, praka beltzak, kolore bereko botak eta haramaki (faja) bat erabiltzen ditu, azken hau samuraien armajantzi tradizionalekoa, berea jatorrizko diseinuzkoa ez den arren, bere ezpatak eusteko baino ez baitu erabiltzen. Beragatik ematen duten ordainsaria, gaur egun, 160 milioi dobloikoa da.

Zapi beltz bat erabiltzen du, bere ezkerreko besoan lotuta erabiltzen duena, eta, borrokatzen duenean, bere buruan lotzen du, askoz itxura deabruzkoagoa hartuz. Luffyk bezala, bere arropa aldatzen du halakorik eskatzen duen egoera edo tokiren batean. Tripulazioko laugarren altuena da, 1,78 metroko altuerarekin. Begirada oso serioa du, eta bere ezkerreko belarrian urrezko hiru belarritako daramatza. Bere ilea berde kolorekoa da, horren ondorioz Sanjik noizbait "Marimo" deitu duelarik (alga biribil eta berde bat). Azken honek zenbait egoera oso dibertigarri eragin ditu, non Zoro bera ere erratu den. Paparrean, Mihawkek bere aurka borrokatu zuenean egin zion orban bat du. Hanketan ere badu orban bana Lord 3k Lorategi Txikiko sagan Nami Vivi eta Zoro harrapatu zituenekoa.

Bi urteko igaroeraren ondoren, Zorok orban berri bat du, bere ezkerreko begia zeharkatzen duena (bere lehen agerpenean, 598. atalaren azalean, orbana, oker, eskuineko begian jarri zen arren), eta 599. atalean bere begia Mihawkekin egin zuen entrenamenduan galdu zuela aditzera eman zen, alabaina, 600. atalaren azalean, bere ezker begia irekia du. Bere lepoa askoz sendo eta gihartsuagoa agertzen da. Zorok orain beroki luzea darama, irekia, berde ilun kolorekoa, bere gerrian faja gorri batekin itxia, non bere ezpatak gordetzen dituen, eta bere zapi beltza ezkerreko mahukaren inguruan lotua dago. Berak ez du alkandorarik azpian, eta bere haramaki berdea berokipean ikus daiteke. Gurutze bat ere badago eusten duen ezpatan. Litekeena da bere ezpata entrenamenduan zehar aldatu izana.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]