Rosalyn Tureck

Rosalyn Tureck
Bizitza
JaiotzaChicago1914ko abenduaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2003ko uztailaren 17a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Jan Chiapusso (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikaria, musika-irakaslea, musikologoa eta klabezin-jotzailea
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Juilliard School (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

Musicbrainz: 7e102c96-3536-4ff9-ac29-d189eed65dc9 Discogs: 874559 Edit the value on Wikidata

Rosalyn Tureck (Chicago, AEB, 1914ko abenduaren 14aNew York, 2003ko uztailaren 17a) estatubatuar piano-jotzaile eta klabizenbalo-jotzailea izan zen, bereziki ezaguna Johann Sebastian Bach-ek konposatutako musikaren interpretazioengatik.[1]

Etherwave_Theremin_Kit

Tureckek Juilliard School musika akademian ikasi zuen. Bere maisuen artean Leon Theremin egon zen. Hain zuzen ere, New Yorkeko Carnegie Hallen theremina jo zuen, bere maisuak asmatutako tresna elektronikoa.

Denbora batez, Wanda Landowskari jarraitu zion Bachen teklaturako musika klabezina jotzeko moduan, baina, ondoren, nahiago izan zuen pianoa. Oxfordeko St Hilda's College-ko ohorezko ikaslea izan zen. Gazte birtuoso gisa egin zuen karrera Franz Liszt, Ludwing van Beethoven eta Johannes Brahmsen errepertorioan sartzen zen, argi eta garbi jota.

Hori guztia aldatu egin zen, Bach jotzen ari zela, esperimentatu zuen epifania baten ondorioz. Epifania horretan, ezagutza galdu zuen, eta musikaren sentipen ezabaezinarekin kontzientziatu zen, hiru dimentsioko esperientzia gisa, espazioan eta denboran dagoena. Horrek bere piano-teknika erabat berreraikitzea ekarri zion, Bachen musika erreproduzitzen ari zela. Turecken asmo handizalea bere 10 hatzen erabateko independentzia zen, sonoritatean, artikulazioan, ukimenean eta adierazpenean. Bachen polifoniaren argitasun kristalino osoaren alde borrokatzen ari zen, halako moldez non kontrapuntu-geruza bakoitza zuzenean komunika zitekeen entzulearekin. 1940ko hamarkadan asmo hori iraultzailea zen.[2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tureckek New Yorken egin zuen debuta, 1935ean piano-emanaldi batekin, eta, urte berean, han eman zuen Bachen teklatuko musika guztiaren lehen seriea; geroago, emanaldia urtero ematen hasi zen New Yorken (1944-1954 eta 1959tik 1980ko hamarkadara), Londresen (1953tik), Kopenhagen (1956tik) eta Pasadenan (1960 eta 70 hamarkadetan). 22 urterekin, orkestra-debuta egin zuen New Yorken Filadelfiako Orkestrarekin, Eugene Ormandyren zuzendaritzapean, Carnegie Hall-en Brahmsen pianorako 2. kontzertua jota. Urte haietan AEBn zehar zebilen piano-kontzertu handien errepertorioarekin.[3]

Haren grabazio ugarien artean, Johann Sebastian Bachen Goldberg Bariazioak (BWV 988) interpretatuta 1993an Video Artist-Internationalentzat egin zuen diskoa (VAIA 1029) lan ospetsu horren erreferentzia-grabaziotzat hartzen du gida diskografiko batek.[4] 1998an, 85 urte zituela, Goldberg Bariazioen azken grabazioa egin zuen, Deutsche Grammophonentzat, noten soinuaren aurkezpen modernista harrigarria da, notak baino ez. Turecken Bach jotzeko modua objektibotasun eredu bat da, konpositorearen ikuspegi oso osoa irudikatzen duena. Eta inork ez zuen berak bezain ondo ezagutzen musika hori. Angela Hewittek gertaera bat azaldu zuen Music Mattersen, Florentziako piano-denda batean egindako bisita batean piano bat zelan probatu zuen; entzun zuena gustatu zitzaion, eta ostean Goldberg guztiak jo zituen jarraian. Amaitu ostean, hurrengo musika-tresnan eseri eta berriro jo zituen.[2]

Tureckek, Bachen musika interpretatzeaz gain, errepertorio zabala jotzen zuen, Ludwing van Beethoven, Johannes Brahms eta Frédéric Chopinen lanak barne, baita konpositore modernoenen lanak ere, hala nola David Diamond, Luigi Dallapiccola eta William Schuman.[5] David Diamonden Pianorako 1.sonata Turecken interpretazioan inspiratua zen.

Orkestra propioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere orkestra propioa sortu zuen, Tureck Bach Players taldea, 1960tik 1972ra bitartean izan zena. New Yorkeko Filarmonika abonu-kontzertu batean (1958) eta Londresko Philharmonia Orkestra (1959) zuzendu zuen lehen emakumea izan zen.

Irakaskuntzan jardun zuen, lehen aldiz Filadelfiako Kontserbatorioan (1935-1942). Ondoren, New Yorkeko Mannes School of Music-en (1940-1944), Juillard-en (1943-1955) eta Columbiako Unibertsitatean, New Yorken (1953-55) aritu zen. 1984ko Marylandeko Unibertsitateko musika-irakaslea izan zen. 1970ean Oxfordeko St Hilda Collegen sartu zen, eta hiru urte geroago Oxfordeko Wolfson College-ko kide bisitari bihurtu zen.

Hurrengo urteetan hitzaldiak eman zituen Danimarka, Espainia, Herbehereak, Israel, Brasil, Txile eta Argentinako ikastetxeetan eta AEBn.

Bere liburuetan Bachen interpretaziorako sarrera dago, hiru liburukitan (OUP, 1960), eta Bachen zenbait lanen edizioetan lan egin zuen, besteak beste, Kontzertu italiarra (1983) eta laute tresnarako suiteetako bi, Sharon Isbin gitarristarekin.

flamand klabezina

Hainbat musika- eta ikerketa-elkarte sortu zituen: Garaiko musikagileak, New York, 1949-1953; Bach Nazioarteko Elkartea, 1966an; eta Bach Ikasketa Institutua, New York, bi urte geroago; Tureck Bach Institutua, New York, 1966-90; eta, azkenik, Turecford Ikerketa Fundazioa, 1993an. Fundazio horrek urteroko sinposioa egiten zuen, eta, bertan, hainbat diziplinatako hizlari ospetsuek -musikatik hasi eta astrofisikaraino eta Egiptologiaraino, besteak beste, egitura eta apaindura lantzen zituzten. Bilera horietan, Tureckek Bach jotzen zuen teklatu guztietan, klabezin, Steinway zein sintetizadorean —sarritan, zenbait musika-tresnatan, kontzertu batean—, eta pazientzia gutxi zuen Bachen lanak instrumentu historikoekin baino ez zirela interpretatu behar adierazten zuten jarrera murriztaileetarako.[3] Beraz, 1997. sinposioak asko egin zuen aurreko mende-laurdenean musikaren munduan nagusi izan zen benetakotasun kontziente kontzeptuari aurre egiteko, hainbat diziplinatako hizlariekin, funtsean akastuna zela esanez.

Espainian bizitzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. eta 2001. urteetan Rosalyn Tureck Espainian bizi izan zen, asteko egun guztietan irakasten eta praktikatzen. Hain zuzen, Malagako Esteponan bizi izan zen, eta urte oso bat eman zuen erretiroan.

New Yorken hil zen 2003an, 89 urte zituela. Haren grabazioak eta partiturak Music Division eta Rodgers & Hammerstein Archives of Recorded Sound-i utzi zizkien, eta bi erakunde horiek The New York Public Library for the Performing Arts osatu zuten.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako Glenn Gould piano-jotzaileari buruzko CBCren programa berezi batean, elkarrizketatzaileak Turecki esan zion Gouldek bere "eragin bakar" gisa aipatu zuela.[6][7] Berak erantzun zuen bazekiela eragin nabarmena izan zuela Goulden exekuzioan, eta oso atsegina izan zela hori entzutea.

2013. urtean jaio zeneko mendeurrena eta hil zeneko 10 urteak ospatu ziren, horregatik, hainbat jarduera garrantzitsu egin ziren: artistari buruzko erakusketak New Yorkeko Liburutegi Publikoan eta Bostongo Unibertsitatean, eta oroitzapenezko kontzertua New Yorkeko Bruno Walter Auditoriumean.[8]

Hautatutako diskografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bachen Goldberg Bariazioak pianoan, Deutsche Grammophon (1999) CDB–I93R.
  • El Clave bien temperado, Bachen I & II liburuak, pianoan, 1953ko grabazioa, Deutsche Grammophon (2000) CDB000031X83.
  • Live in St. Petersburg, Bach Recital, 1995eko uztailaren 5a (VAI, 2003).
  • Golberg Bariazioak BWV 988, Aria bariatua la minorrean, Kontzertu italiarra BWV971, Frantses erako Obertura si minorrean BWV 831, Bachena, 1958-1960, EMI (2008)
  • Las Partitas BWV 825-830, 1956-1958, Philips (XX. mendeko piano jole handiak), 1998.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tureck Bach Research Institute. Tureckbach.com.
  2. a b Service, Tom. (13 de diciembre de 2013). Rosalyn Tureck: celebrating the visionary pianist's centenary. ISSN 0261-3077..
  3. a b Duchen, Jessica. (18 de julio de 2003). Rosalyn Tureck. ISSN 0261-3077..
  4. The Penguin Guide to Compact Discs & DVDs 2005/6 Edition
  5. Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.51. ISBN 978 2 3505 5192 0.
  6. http://www.sonyclassical.com/artists/gould/bio.html Influencia de referencia en Glenn Gould
  7. http://www.connectedglobe.com/tbrf/tureck6.html Sobre la influencia de Tureck en Gould
  8. «Home | Tureck Bach Research Institute, Inc.» www.tureckbach.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]