Roy O. Disney | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Roy Oliver Disney |
Jaiotza | Chicago, 1893ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Burbank, 1971ko abenduaren 20a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Aita | Elias Disney |
Ama | Flora Call Disney |
Ezkontidea(k) | Edna Disney (en) (1925eko apirilaren 11 - 1971ko abenduaren 20a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Disney familia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, ekintzailea eta bankaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Roy Oliver Disney (Chicago, Illinois, 1893ko ekainaren 24a - Los Angeles, Kalifornia, 1971ko abenduaren 20a) AEBetako enpresaburua izan zen, The Walt Disney Companyren bazkide eta sortzaileetako bat, Walt Disney anaia gaztearekin batera.
Walt Disneyren anaia zaharrena Elias Disney eta Flora Call Disneyren bost seme-alabetatik hirugarrena izan zen. 1925eko apirilean ezkondu zen Edna Francisekin, eta harekin izan zuen seme bakarra: Roy E. Disney (1930ko urtarrilaren 10a - 2009ko abenduaren 16a).
1923an, Walt Disney anaiarekin batera, munduko enpresa ezagunenetako bat sortu zuen: The Walt Disney Company. Konpainia horretako zuzendari exekutiboa (1929-1971) eta konpainiako presidentea (1945-1971) izan zen.
Bere bizitzan zehar, Roy Disneyk Walt Disneyren anaia izateagatik etorri zitzaion ospea eta publizitatea errefusatu zituen. Bera oso lotsatia zen, eta pertsona pasiboa.
Walt Disney World Resort-ek 1971ko urrian ateak ireki ondoren, Roy erretiratu egin zen. Urte hartako abenduaren hasieran, begi baten gaineko "puntu" batez kexatu zen, eta bere okulistari bisita egiteko programatuta zegoen, betaurrekoen preskripzio berri baterako. Familiako kideek zorabiaturik aurkitu zuten, bere ohe ondoan amildu zen eta bihotzekoak jota hil zen. Forest Lawn Memorial Parken (Hollywood Hills) lurperatu zuten.