Rudy Wiebe

Rudy Wiebe
Bizitza
JaiotzaFairholme (en) Itzuli1934ko urriaren 4a (90 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaCanadian Mennonite University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Plautdietsch (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Albertako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Rudy Henry Wiebe (Fairholme, Saskatchewan, Kanada, 1934ko urriaren 4a) kanadar eleberrigilea da. Ingelesez idazten du.

Albertako Unibertsitatean ikasi zuen 1953-1956 bitartean, eta Tübingenekoan, Alemanian, 1957-1958 urteetan. Kanadara itzuli zenean, eskolak eman zituen Mennonite Brtethren Bible Collegen eta Goshen Collegen. 1967. urteaz geroztik ingeles irakaslea da Albertako Unibertsitatean.

Bai forma aldetik bai estilo aldetik bide berriak saiatu zituen arren, bere narratiba kristau ikuspegiak zedarritua dago. Zazpi eleberri idatzi ditu, horien artean Peace shall destroy many (1962, "Bakea askoren suntsitzaile"), The blue mountains of China (1970, "Txinako mendi urdinak"), The temptations of Big Bear (1973, "Hartza Handiaren tentazioak"), The mad trapper (1980, "Ehiztari zoroa") eta My lovely enemy (1983, "Nire etsai maitea").

Kontakizunak eta antzerki-lanak ere idatzi ditu; lehenen artean Where is the voice coming from? (1974, "Nondik heldu da ahots hori?") da aipagarrienetako bat, eta antzerki-lanen artean, berriz, Far as the eye can see (1977, "Begiz ikus daiteken lekuraino"). Bestalde, zenbait kontakizun-bilduma apailatu ditu: The story makers (1970, "Ipuin kontalariak"), Stories from western Canada (1972, "Kanada mendebaldeko kontakizunak"), Double vision: twentieth century stories in English (1976, "Ikuspegi bikoitza: Hogeigarren mendeko historiak ingelesez"), eta Getting here: Edmonton story anthology (1977).

  • Collected Stories, 1955–2010.
  • Of This Earth: A Mennonite Boyhood in the Boreal Forest
  • River of Stone: Fictions and Memories
  • Sweeter Than All the World
  • Fruits of the Earth
  • Peace Shall Destroy Many
  • My Lovely Enemy
  • A Discovery of Strangers
  • The Blue Mountains of China
  • Stolen Life: The Journey of a Cree Woman (with Yvonne Johnson)
  • Playing Dead: A Contemplation Concerning the Arctic
  • War in the West: Voices of the North-West Rebellion (with Bob Beal)
  • The Temptations of Big Bear
  • The Scorched-Wood People
  • The Mad Trapper

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]