Rugosomyces carneus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Lyophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Calocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Calocybe carnea Donk, 1962 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus carneus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Rugosomyces carneus Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina kalitate gastronomiko eskasa du.
Sinonimoak: Lyophyllum carneum, Tricholoma carneum, Calocybe carnea.
Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, deprimitua eta, batzuetan, titi pixka batekin. Azal leuna du, lehorra eta distiratsua, arrosa-haragi kolorekoa edo arrosa-karmin kolorekoa, erdia ilun samarra izaten du, iluntxoagoa edo argitxoagoa, zurbiltzeko joerarekin.
Orriak: Zurixkak, estuak, estuago edo zabalago, tartekatutako orritxoekin, itsatsiak edo ia libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, kapelaren antzeko kolorekoa, oro har, argiagoa.
Haragia: Zuria, mehea, usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator eta kapela edo buru eder batekin esan nahi du. Carnea epitetoa, haragiaren kolorea duelako du.
Jangarri kaskarra.[3]
Calocybe alpestris delakoarekin nahas daiteke, honen kapelak antzeko kolorea du, baina orriek krema kolorea izaten dute. Calocybe persicolor espeziearekin ere bai, honek soropildua irteten du eta fruta usaina du.
Udan eta udazkenean, zelaietan, larreetan eta txilardietan, nahiz eta basoetako soilguneetan ere batzuetan ateratzen den.[4]
Batez Europa osoa ere, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Errusia, Islandia, Tasmania, Zeelanda Berria.[5]