Ruth Perry | |||||
---|---|---|---|---|---|
1996ko irailaren 3a - 1997ko abuztuaren 2a ← Wilton G.S. Sankawulo - Charles Taylor (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ruth Sando Fahnbullah | ||||
Jaiotza | Grand Cape Mount, 1939ko uztailaren 16a | ||||
Herrialdea | Liberia | ||||
Heriotza | Columbus, 2017ko urtarrilaren 8a (77 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Liberia (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | Unity Party (en) | ||||
Ruth Sando Fahnbulleh Perry (Grand Cape Mount, Liberia, 1939ko uztailaren 16a - Columbus, Ohio, 2017ko urtarrilaren 8a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako estatuburua izan zen 1996tik 1997ra.
Oinarrizko eskolako irakasle izan zen bere jaioterrian. McDonald Perry epaile eta legegilearekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1971tik Monrovian lan egin zuen Chase Manhattan Banken.
1985ean Liberiako Senatuko kide hautatu zuten. 1989ra arte egon zen Senatuan.
Liberiako Estatu Kontseiluko presidente izan zen 1996ko irailaren 3tik 1997ko abuztuaren 2ra arte. Buru zen Kontseilua Liberiako gerra zibilean borrokalarien bandoetako kideek eta zibilek osatzen zuten.
Presidentetzan egon ondoren, Estatu Batuetara joan zen.
Artikulu hau Liberiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |