Rōjūa, orohar "Agurea" bezala itzulia, gobernuko kargurik gorenengokoetako bat zen Japoniako Tokugawa shogunerrian. Hitzak, agure bakoitzari zein Agure Kontseilu osoari erreferentzia egiten dio. Lehen bi shogunekin, bi Rōjū baino ez ziren egon, ondoren, bost izateraino gehitu ziren, eta, azkenik, laura gutxitu zen.
Agureek, zenbait ardura zituzten, nagusiki 1634an adieraziak
Rōjūek ez zuten aldi berean lanik egiten, baizik eta euren zereginetan txandakatu egiten zirela, hilabetean behin batek zerbitzatuz, shogunarekin, Soba-yōnin zeritzon txanbelan baten bidez komunikatuz. Rōjūek, Hyōjōsho kontseiluko kide bezla ere zerbitzatzen zuten, Ō-Metsukeekin eta zenbait Bugyōtako ordezkarirekin batera. Hyōjōshoaren zati bezala, rōjūek, batzuetan, Gorte Gorenaren antzeko paper bat zuten, oinordekotza lehietan erabakiak hartuz eta Estatuko beste kontu batzuetan.
Tokugawa Tsunayoshiren agintaldian (1680-1709), Rōjūek ia euren botere guztia galdu zuten, shoguna eta beste departamentu batzuen arteko mezulariak baino askoz gehiago ere ez zirelarik.
|style="width: 33.33%;" align="left" valign="top" |