Růžena Jesenská | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Smíchov, 1863ko ekainaren 17a |
Herrialdea | ![]() Cisleithania ![]() |
Heriotza | Malá Strana eta Praga, 1940ko uztailaren 14a (77 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | Jeszenszky sendia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Izengoitia(k) | Eva z Hluboké, Jeroným Věžník eta Martin Věžník |
Růžena Jesenská (Praga, 1863 - 1940), idazle txekiarra izan zen, mugimendu dekadentearen taldekoa (oso ezaguna bere garaian) eta Julius Zeyerren jarraitzailea; eta Txekiar Zientzia Akademiako kidea 1929tik.
Růžena Jesenská Pragan jaio zen; merkatari bihurtutako militar baten alaba zaharrena zen eta neba-arreba ugari zituen.[1] Marie Jesenská bere ahizpa zen eta Milena Jesenská idazlea bere iloba (neba baten alaba).[2]
Irakasle izateko prestatzen hasi zen 1878an Pragako Santo Tomas nesken eskolan (berak txikitan ikasitako eskolan) eta Pragako hainbat eskoletan irakatsi zuen. 1907an irakasteari utzi behar izan zion eta kazetari lanean hasi zen.[3]
Růžena Jesenská asko bidaiatu zen bere bizitzan zehar: Baltikoko herrietatik, Frantziatik, Italiatik eta Errusiatik.[4]
Pragan hil zen 1940an.
Txekiar emakume idazleen lan gutxi itzuli dira beste hizkuntzetara, baina bere garaian, ugari argitaratua eta oso irakurria izan zen Růžena Jesenská. Lan ugari idatzi zituen: eleberriak, antzezlanak, ipuinak, umeentzako liburuak eta poesia.[2]
Hainbat ezizenekin argitaratu zituen bere lanak, esate baterako: Eva Z. Hluboké edota Martin Věžník. Bere lehen lana Světozor aldizkarian argitaratu zioten eta gizon ezizenarekin (Martin Věžník).[4]
Hasieran neskentzako eta emakume gazteentzako literatura didaktikoa idatzi zuen.[4]
Ez zuen beste txekiar idazle emakume garaikideen sentimentalismoa erabiltzen bere lanetan eta, aldiz, sinbolismoa erabiltzen zuen, irudi eta sintaxiaren bidez gauzatuta.[4]
Jan Opolsky kritikoaren arabera, garai artako korronteen kontrakoa zen bere idazkera eta Max Brodek bere chauvinismo txekiarra kritikatu zuen, besteak beste."[5]
Bere diruz argitaratu zuen poema bilduma hau, pasio sexualari gorazarrea zena.[6] Kritikoek uste dute, beharbada, Alphonse Mucha margolari eta argazkilariarekin izandako ezkutuko harremana deskribatzen dutela poema hauek.[3]
Mladi (1926)
Poema autobiografikoak ziren eta, bertan, bere karrerari eragin zioten kontrakotasun moral eta etsaitasunak kontatzen zituen.[4]
Eleberri hauetan neska gazte burgesendako etiketa erakusten zuen.[6]
Prostituzioan hasten den neska baten istorio honetan, ikerketa psikologikoa egiten du, zeinetan maitasuna bizitzaren inspirazio moduan agertzen den eta, berriz, maitasun galduak duen suntsitzeko gaitasuna ere azaltzen duen.[6]
14 ipuin biltzen dituen lan hau apur bat zurruna eta melodramatikoa da neurri handi batean. Gaiak estilo dekadentearenak dira: intzestua, maitasun lesbiko itogarria, gizarteak “ezohikotzat” hartutako pertsonak, sexua eta heriotza... eta emakumea beti biktima da.[1][6]
Lehen pertsonan kontatutako istorioa eta psikologikoki xehetasun handiekin deskribatzen du emakume protagonista.[6]
Estera trajedia sinbolista da, Bohemiar errenazimenduan kokatua eta pentametro ianbikoetan idatzia.[6]
Attila antzezlan neoerromatikoa da, pasioaren (germaniarrak) eta maitasunaren (eslaviarrak) artean.[6]
Růžena Jesenskák emakumeentzako egunkarietan idatzi zuen: Ženské listy, Ženský obzor eta Časopis učitelek, adibidez. Antzerki kritikaria ere izan zen, denbora labur batez, Ženský svět (‘Emakumeen Mundua’) aldizkarirako, 1921an. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, emakumeen eta genero gaiak erabiltzen zituen aldizkaria sortu zuen.[7]
Růžena Jesenskák erregularki idatzi zuen ''Zlatá Praha'' aldizkari literario txekiarrean eta umeentzako Dětské Besedy Máje (‘Umeen maiatzeko hizketaldia’) aldizkaria editatzen zuen.