Sélingué (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | urtegi |
Azalera | 409 km² |
Bolumena | 2.200 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 11°37′N 8°14′W / 11.62°N 8.23°W |
Estatu burujabe | Mali |
Region of Mali | Sikasso eskualdea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Sankarani River (en) |
Arro hidrografikoa | Niger basin (en) |
Sélingué aintzira Malin dagoen aintzira artifiziala da, Ginearekiko mugaraino iristen dena. Maliko hiriburua den Bamakotik 140 kilometrotara dago[1].
Maliren hegoaldeko Sikasso eskualdean kokaturik dago Sankarani ibaiaren ibilbidean. Sankarani ibaia Niger ibai handiaren adarra da. Ibaiaren bidean presa hidroelektriko handi bat eraiki zen 1979 eta 1982 artean eta horrela eratu zen aintzira[2]. Gehiena Malin badago ere hegoaldeko ertzak Ginearekin egiten du muga eta euri sasoian herrialde hartako lurrak ere hartzen ditu.
Eraiki zen unean Maliko urtegi handiena zen. 1988an Manantali urtegiak gainditu zuen Sélinguéren tamaina.
Urtegiko ura argindarra lortzeko erabiltzeaz gain inguruko nekazal lurrak ureztatzeko ere erabiltzen da. Aintzira eratu zenetik haren ertzetan hainbat herri sortu dira, aipagarrienak La Carrière eta Faraba. Herri hauen jarduera nagusia arrantza da eta urtean 4.000 tona arrain hartzen dira[3].
Gaur egun Bamako hiriburuan saltzen den arrain gehiena Sélingué aintziran harturikoa da[4].