Saffron | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lagos, 1968ko ekainaren 3a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bush Davies School of Theatre Arts (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta musikagilea |
Genero artistikoa | rock alternatiboa |
Musika instrumentua | ahotsa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Samantha Marie Sprackling, Saffron izenez ezaguna (Lagos, Nigeria, 1968ko ekainaren 3a) kantari, konpositore eta aktore britainiarra da, Republixa rock elektroniko / alternatiboko taldeko abeslari nagusia da. Bakarka ere egin du lan musikati gisa, eta Londresko Starlight Express antzezpen musikalean ere agertu zen bi urtez.[1]
Samantha Sprackling Lagosen jaio zen, Nigerian.[2] Bere ama erdi-txinatar eta erdi-portugesa zen. Haurtzaroan Hong Kongen bizi izan zen.[3] 18 urte zituela, Spracklingek arrakastaz hartu zuen parte Starlight Express musikalean.[3]
Kantari gisa N-Joirekin (1990eko "Anthem" singlean kantaria bera da) hasi zeb, eta baita The Shamenekin eta Jah Wobblerekin. Chesney Hawkesen 1991ko The One and Only bideo hit-ean agertu zen, eta dantzari ere N-Joiren "Mindflux" singlearen bideoan ere. Saffron izenarekin artista bakarlari gisa karrera labur bati ekin zion jarraian, eta lan sonatuena izan zen Atlantic Starr taldearen bertsioa zeina 60. egon zen 1993an, Erresuma Batuko hit paradean.
Spracklingek Tim Dorney eta Andy Todd teklistak ezagutu zituen 1994an, eta gitarrista eta baterista bat gehitu ondoren hasi ziren kantak idazten Republica izango zena fundatuz.[4] Republicak bi disko kaleratu zituen eta 2001ean desegin zen bere diseketxe Deconstruction Recordsek porrot egin zuenean.[3]
Kolaborazioak ere egin ditu Republicarekin aritu ondoren, The Cure, The Prodigy, Deepsky, Jeff Beck eta Junkie XL musikariekin. 2022ko ekainean, Saffronek Electric Ladies Tourr delakoan parte hartu zuen Toyah eta Lene Lovichekin.
Bakarkako musikari edo Republicaren berragerpenetan ez dagoenean, buruko gaixotasunetarako zaintzaile gisa lan egiten du.[5]
<ref>
tag; name ":0" defined multiple times with different content