Safia Farhat

Safia Farhat
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSafia Foudhaili
JaiotzaRadès (en) Itzuli, 1924
HerrialdeaTunisiako Protektoratu Frantsesa  1956ko martxoaren 20a)
 Tunisia  (1956ko martxoaren 20a -
HeriotzaRadès (en) Itzuli2004ko otsailaren 7a (79/80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Abdallah Farhat (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaTunis Institute of Fine Arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, zeramikaria, margolaria, tapissier (en) Itzuli eta dekoratzailea
Lantokia(k)Tunisia
MugimenduaQ3577825 Itzuli

Safia Farhat, arabieraz: صفية فرحات‎, izen osoa Safia Foudhaili Farhat (Radès, Tunisia, 1924 - Ibidem, 2004ko otsailaren 7a) Tunisian aintzindaria izan zen arte plastikoetan, eta marrazkilaria, margolaria, zeramikagilea, tapizatzailea eta dekoratzailea ere bazen.[1][2][3][4]

1949an, Pierre Boucherlek sortutako Tunisko Eskolako mugimendu artistikoan parte hartu zuen.[5]

Tunisiako Arte Ederren Eskolan graduatu zen. 1950eko hamarkadan bertako maistra izan zen, eta, 1960ko hamarkadaren amaieran, zuzendaria.[5]

Safia Farhatek, artearen irakaskuntzaren erreformarekin eta berfundazioarekin konprometituta, Radèseko Arte Bizien Zentroa sortu zuen Abdallah Farhat senarrarekin batera, zeina Tunisiako Estatuari eman baitzioten dohaintzan. Beirateak, marrazkiak, koadroak, behe-erliebeak, freskoak eta, batez ere, tapiz apaingarriak egiten zituen. Horietako asko Tunisiako hainbat banku eta establezimendu publikoren hormetan ageri dira.[5]

Emakumearen eskubideen defentsan konprometiturik, Fayza aldizkaria sortu zuen 1959an, eta Emakume demokraten Tunisiako elkartearen sorreran parte hartu zuen.

2016ko abenduan, haren familiak eta Aïcha Filali artistak (haren iloba eta Radèseko Arte Bizien Zentroko zuzendaria) museo bat inauguratu zuten bere izenarekin eta haren memorian.[5] Safia-Farhat Museoa Radès eskualdean dago, non jaio, bizi eta lan egin baitzuen hil arte.[5]

2022ko Veneziako Biurtekoan, 1983an egindako Gafsa & ailleurs tapizeria Arsenalen erakutsi zuen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Safia Farhat» AWARE Women artists / Femmes artistes (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Ingelesez) «Safia Farhat» Barjeel Art Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. (Ingelesez) Gerschultz, Jessica. (2022-01-26). «Safia Farhat’s Hybrid Creatures in Civic Spaces» post (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. (Ingelesez) [https://www.rem.routledge.com/articles/farhat-safia-1924-2004 «Farhat, Safia (1924–2004) - Routledge Encyclopedia of Modernism»] www.rem.routledge.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  5. a b c d e Radès : lnauguration vendredi du Musée Safia Farhat. 5 décembre 2016..
  6. Asma Abassi. (8 mai 2022). «Safia Farhat à la Biennale de Venise 2022: un succès « surréaliste » !» La Presse de Tunisie ISSN 0330-9991..[Betiko hautsitako esteka].
  • Aïcha Filali, Safia Farhat, une biographie, Tunis, MIM, 2005, 285 p. (ISBN 9973-51-873-X).
  • Sorkuntza literarioaren CREDIF saria

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]