Salma Paralluelo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Salma Celeste Paralluelo Ayingono |
Jaiotza | Zaragoza, 2003ko azaroaren 13a (20 urte) |
Herrialdea | Espainia Ekuatore Ginea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta eta futbolaria |
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Pisua | 58 kilogramo |
Altuera | 1,75 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Salma Celeste Paralluelo Ayingono (Zaragoza, 2003ko azaroaren 13a) abiadura-lasterkari ohia eta futbolaria da. Bartzelona Futbol Klubean eta Espainiako emakumezkoen selekzioan jokatu du. Europako txapelduna izan da, eta munduko "koroa hirukoitza" irabazi duen lehen emakumea da (17 urtez azpikoa, 20 urtez azpikoa eta absolutua) futbolean,[1] eta atletismoan bi aldiz urrezko domina irabazi du Europako Gazteriaren Jaialdi Olinpikoan.[2][3]
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Australian eta Zelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariak bere historian lehen aldiz sailpena eman zion gola sartu zuen Herbehereetako taldearen aurkako final-laurdenetan eta partidako jokalari onena aukeratu zuten.[4] Suediaren aurkako finalaurrekoan ere beste gol bat sartu zuen eta partidako jokalari onena izendatu zuten.[5] Finalean Ingalaterrari irabazita Munduko Txapeldun eta txapelketako jokalari gazte onena izendatu zuten.[6][7]
2003ko azaroaren 13an jaio zen Zaragozan. Aita espainiarra eta ama ekuatoginearra ditu. Ama Ekuatore Gineatik Zaragozara joan zen bizitzera, jaiotzetiko ikusmen-urritasun larria zuen aurreko harreman bateko semeak tratamendu mediko hobea izan zezan Espainian.[8][9][10][11] Aipatutakoaz gain, beste bi neba ditu, José Jaime eta Lorenzo, biak futbolariak.[12]
15 urte betetzean (adin hori gutxienekoa da kategoria nazionalean lehiatu ahal izateko), futbolari gisa, kategoria absolutuan egin zuen debuta Espainiako Bigarren Mailako Zaragozan (CFF).[13] 2019-20 denboraldiaren hasieran, kategoria bereko Vila-real CF taldearekin fitxatu zuen.[14][2]
2018an, Espainiako selekzioarekin Europako[13] eta munduko[15] txapelduna izan zen 17 urtez beherakoen mailan.
2021eko apirilean min hartu zuen taldearekin partida batean, eta aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Lesio horrrek lehiaketatik kanpo utzi zuen zenbait hilabetez.[16]
2022an, Eurokopan erabateko selekzioarekin jokatzeko deitu zioten; hala ere, ezin izan zuen txapelketa jokatu lesio baten ondorioz.[17] Handik gutxira, FC Bartzelonaren fitxaketa iragarri zuen.[18] Sub-20 Munduko Kopako selekzioan parte hartu zuen, eta txapelketa irabazi zuen. Gainera, finaleko jokalari onena hautatu zuten, Japoniaren aurka bi gol markatu ondoren.[19] Azkenean, urte bereko azaroan selekzio absolutuarekin egin ahal izan zuen debuta , Argentinaren aurkako lagunarteko partida batean hiru gol markatuta.[20]
2023ko ekainaren amaieran, Jorge Vilda entrenatzailearen 23 jokalarien azken zerrendan sartu zen Australian eta Zelanda Berrian jokatutako 2023ko Emakumeen Munduko Kopan.[21]
Final-laurdenetako partidan, Herbeherekoen aurka, Espainiako emakume futbolariak bere historian lehen aldiz sailkatu ziren. Taldeari sailkapena eman zion gola sartu zuen eta partidako jokalari onena aukeratu zuten.[4][22] Finalaurrekoan, Suediaren aurka, beste gol bat sartu zuen eta berriro ere partidako jokalari onena izendatu zuten.[3][5]
Ingalaterraren aurka jokatu zuen finala irabazi ondoren, txapelketako jokalari gazte onena izendatu zuten.[6]
Españako selekzioarekin
|
---|
2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[23][24][7]
Zaragozako Atletismo San José klubean hasi zuen atleta ibilbidea, eta, handik gutxira, Zaragozako Scorpio71 klubean hasi zen. Hala ere, 2019. urtearen amaieran, Playas de Castellónera pasatu zen.[13][14][2] Espainiako txapelduna izan zen hainbat aldiz beheko kategorietan, eta lehen domina 2019ko pista estaliko Espainiako Atletismo Txapelketan lortu zuen, kategoria absolutuan. Brontzea irabazi zuen 400 metroko lasterketan, 53.83-ko markarekin; Espainiako errekorra lortu zuen 18 urtez azpikoen eta 20 urtez azpikoen kategorietan. Isabel Mozúnek 1974an domina lortu zuenetik, kategoria nazionaleko atletarik gazteena izan zen domina lortzen, 15 urte eta 3 hilabeterekin.[25] Bere markari esker, urte bereko Europako Txapelketan parte hartu ahal izan zuen, eta historiako bigarren atletarik gazteena izan zen, martxako Kjersti Plätzer norvegiarraren ondoren; hala ere, txapelketa horretako lehen txandan utzi behar izan zuen.[26]
Aire zabaleko denboraldian, bizitza osoko hirugarren lasterketan, 400 metro hesidunetan, Huelvako Atletismoko Meeting Iberoamerikarraren barruan, 57.43ko marka lortu zuen, garai guztietako sub-18 marka espainiar onena gainditu eta urteko sub-18 munduko markarik onena izanik.[27] Marka horrekin, Europako Gazteen Olinpiar Jaialdian parte hartzeko hautatu zuten, eta urrezko domina bana irabazi zuen 400 hesietan eta medley txandan. Proba horretan, Espainiako sub-18 marka onena ezarri zuen (2:08.53), Laura Pintiel, Esperança Cladera eta Carmen Avilesekin batera.[28][29] Kategoria absolutuan, Espainiako taldeko kidea izan zen Nazioen arteko Europako Txapelketan, 10. postua lortu zuen 400 metro hesietan eta 7. postua 4 x 400 txandan.[30][31]
2020an eta 2021ean, COVID 19 pandemiaren ondorioz, ia lehiatu gabe egon ondoren, lesio larri baten ondorioz, 2022ko uztailean jakinarazi zuen goi-mailako atletismoa utziko zuela futbolean buru-belarri aritzeko.[16][18][32]
España ordezkatuz
|
---|
|
|
Salma Paralluelok Espainiako errekor hauexek ditu adinaren arabera:[33]
Salma Parallueloren fitxa atletikoa RFEAn
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "n", but no corresponding <references group="n"/>
tag was found