Salon des Refusés

Edouard Maneten Le Déjeuner sur l'herbe (Bazkaria belar gainean), Salon des Refusésen erakutsitako margolan bat izan zen.

Salon des Refusés, (frantsesez: Ukatuen Saloia) historikoki 1863an egin zen Pariseko Saloiaren erakusketan epaitegia kanpoan utzi zituen lanen erakusketa da.

Berez, saloi horien antolaketa aurretik ezagutzen zen, 1830tik, baina 1863koak eskandaluaren maila lortu zuen. Urte horretan artista askok haren protesta eman zuten ezagutzera zeren eta epaitegi zorrotz batek 3.000 lan baino gehiago erakusketa ofizialetik kanpo utzi baitzituen (aurkeztu zirenak 5.000 baino gehiago izan ziren). Protestaren aurrean Napoleon III.a enperadoreak errefusatutako artistek Saloi ofizialaren ondoan beste erakusketa antolatzeko. Gaur egun salon des refusés hitzarekin edozein erakusketatik kanpo gelditu diren lan batzuen erakusketari esaten zaio.[1]

1863ko Salon des Refusés horretan margolan ospetsu asko erakutsi ziren, besteak beste, James McNeill Whistlerren The White Girl edo Edouard Maneten Le Déjeuner sur l'herbe. Publikoaren erantzuna, orokorrean, lan horietaz trufatzea eta barre egitea izan zen. Arrazoia lan asko eta asko oso berritzaileak zirela garai hartan. Baina, beste aldetik, kritikaren sektore batek abangoardiaren margolaritzaz interesatu zen, modu batez espresio berriak onartuz. Manetek eraginda inpresionistek 1874an Saloi ofizialetatik kanpo beste Salon des Refusés antolatu zuten. Urte horretatik aurrera, antzeko erakusketak antolatu ziren: 1875an eta 1886an. Paraleloki, Saloi ofiziala maldan behera joan zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]