Salvador Freixedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | O Carballiño, 1923ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2019ko urriaren 25a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ufologist (en) , idazlea, parapsikologoa eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Salvador Freixedo, (O Carballiño, Ourense, 1923ko apirilaren 23a - 2019ko urriaren 25a) apaiz katoliko, jesulagun eta gai paranormalen ikertzailea izan zen. Espainia mailan parapsikologia eta ufologiaren erreferente izan zen. Erlijio ofizialarekin oso kritikoa izan zen beti.[1]
O Carballiñon, Ourensen, 1923an jaio zen oso familia katoliko baten altzoan. 1928an familia Ourense hiriburua joan zen eta hiri horretan lehenengo ikasketak egin zituen. Hamasei urterekin Jesusen Lagundian sartu zen, 1953an, Santanderren apaiz ordenatzeko. 1947tik Ameriketan ibili zen, besteak beste, Santo Domingoko apaizgaitegian Elizaren Historia irakasten eta San Juan de Puerto Ricon non Movimiento de la Juventud Obrera Cristiana zelakoa sortu zuen. Mugimendu horren ordezkaria La Habanan izan zen. Ikasketa unibertsitarioak, bestetik, Comillasen (Santander), Kaliforniako Alma Collegen, Quebeceko Mont Laurierren eta New Yorkeko Fordham Unibertsitatean egin zituen. Urte haietan, elizaren aurrean oso kritiko agertu zen eta, ondorioz, arazo ugari izan zuen. 1957an, Kuban zegoelarik,40 Casos de Injusticia Social liburua argitaratu ondoren, Fulgencio Batista diktadoreak Kubatik alde egiteko gonbidapena egin zion.1968an Mi Iglesia Duerme argitaratu zuen eta horren ondorioz, 1969 Jesusen Lagundiatik egotzia izan zen.1970an, Venezuelan, beste liburu baten argitalpenaren ondorioz, Amor, Sexo, Noviazgo, Matrimonio, Hijos: Cinco Realidades en Evolución, espetxeratua eta kanporatua izan zen.
1970. urtetatik aurrera, Freixedo OHE fenomenoaren ikerketan inplikatu zen, batez ere erlijioarekin eta gizateriaren historiarekin lotuta. Mexikon Instituto Mexicano de Estudios del Fenómeno Paranormal sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu zuen, gehienak parapsikologiarekin lotuta dauden aldizkarietan, esaterako Karma 7, Mundo Desconocido[2], Más Allá...