Samatze

Samatze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Uhaitz Batuen elkargunea Aturri ibaian

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaAgaramont
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofiziala Sames
Auzapeza
(2020-2026)
Yves Pons
(independente)
Posta kodea64520
INSEE kodea64502
Herritarrasamaztar
Kokapena
Koordenatuak43°31′27″N 1°09′23″W / 43.5242°N 1.1564°W / 43.5242; -1.1564
Azalera13,26 km2
Garaiera0-58 metro
Distantzia59,3 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria703 (2018:  −2)
Dentsitatea51,81 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,9
Ugalkortasuna[1]‰ 44,93
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,79 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,01 (2011)
Langabezia[1]% 7,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 14,73 (2010)
Erabilera% 1,26 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneawww.sames.fr


Samatze[a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Agaramont eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 59,3 kilometrora. Altuera 0 eta 58 metro artekoa da, eta 13,26 km²-ko azalera hartzen du. 2021eko urtarrilaren 1a egunean 705 biztanle zituen.

Samatze Biduze eta Uhaitz Batuak ibaien artean dago, eta biek Aturri ibaian isurtzen dituzte urak, udalerriko lurretan, leku desberdinetan bada ere. Hastingaren ondoan, ibai horiek inguratzen duten muino batean dago, baina Samatze Euskal Herriaren zati da, eta Hastinga, berriz, Gaskoiniarena. Horregatik, Samatze iparralderago dagoen euskal udalerria da, Bokale baino apur bat gorago. Beste berezitasun bat herrialdearen barruan duen kokapen geografikoa da, Nafarroa Beherekoa baita, baina Lapurdiko lurraldeak erabat inguratzen du (batez ere Gixunek), eta hori Urduñarekin bakarrik gertatzen da Bizkaian (Arabaz inguratuta).

Bertako biztanleak samaztarrak dira.

Samatze beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sames (1125)
  • Sames (1340)
  • Saymes (1463)
  • Zamatze (1840)
  • Sames (1863)
  • Samatze (1892)
  • Samatze (1961)
  • Samatze (1979)
  • Samatze (2003)

Nahiz eta autore batek ere ez duen lortu etimologia argirik aipatzea, euskaraz "samats" hitza dago, lastoz edo ihiz mugatutako etxaldeko patio bati erreferentzia egiten diona. Gaskoiz ez dago horrelako hitzik.

Udalerritik igarotzen dira Aturri ibaia eta haren ibaiadar diren Biduze eta Paueko ibaia. Baionatik Tolosa Okzitaniara doan A-64 autopistak herriko lurrak gurutzatzen ditu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Larribère.
  • Barta.
  • Atxoeta.

Akamarrerekin batera, Agaramonteko dukerriaren menekoa zen baroierri bat osatzen zuen Samatzek.[3]

Samatzen inauguratu zen, 1912an, Bidaxuneko kantonamenduan inoiz izan den tren geltoki bakarra. Baiona eta Tolosa arteko linean kokaturik zegoen, eta Gixune eta Samatzeko geltokia zen. Geltoki hura bidaiari faltagatik itxi zuten 1970eko hamarkadan.

XIX. mendean zehar 800-900 biztanle inguru izan zituen Samatzek, baina XX. mendea hastean populazioa galtzen hasi zen, eta mende bukaerarako 400 baino gutxiago ziren. Hala ere, XXI. mendearen hasierako urteetan joera aldatu eta gorako bidea hartu zuen biztanleriak, eta 2010eko hamarkadan 600 lagunen maila gainditu zuen Samatzek.

Samatzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Samaztar gehienak lehen sektoretik bizi dira. Horrez gain, Lames de Sames tailerrean euskal nabal tipikoak ekoizten dituzte, eta Sametzeko lakuan ur parke bat dago, turismoa ere herriaren ekonomiaren parte izanik.

Agaramont eskualdeko bertze herrietan bezala, bertako hizkuntza gaskoiera da, euskara aro modernoan mintzatzeari utzi baitzioten Gaskoiniarrek lurraldean eragindako influentziarengatik. Hala ere, Frantzia osoan bezala hizkuntza ofizial bakarra eta erabiliena Frantsesa da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Polita gaztelua, XIX. mendekoa.
  • Garateko baserria, 1631koa.
  • Donibaneko etxea, 1706koa.
  • Jasokundearen eliza, XIV. mendekoa. Ama Birjinaren eta Haurraren estatua bat du.
  1. /s̺amát͡s̻è/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Samatze - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]