Samira Wiley | |
---|---|
![]() (2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1987ko apirilaren 15a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lauren Morelli (en) ![]() |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) ![]() Duke Ellington School of the Arts (en) ![]() Burgundy Farm Country Day School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta zinema aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Samira Denise Wiley (Washington, 1987ko apirilaren 15a) estatubatuar aktorea da. Bere antzezpen ospetsuenak Orange Is the New Black telesaileko Poussey Washington eta The Handmaid's Tale telesaileko Moira dira.
Washingtonen jaio eta hazi zen. Bere gurasoak, Christine and Dennis W. Wiley, artzain baptistak ziren 2017ra arte[1]. Aiyana Ma'at ahizpa eta Joshua Wiley neba ditu[2].
Washingtongo Duke Ellington Arte Eskolan eta gero New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen[3]. 2010ean graduatu zen[4]. 2011ean lehen aldiz paper handia lortu zuen zineman, The Sitter filmean[5].
2013an Poussey Washington antzeztu zuen Orange Is the New Black telesailean[6]. 2014an, Orange Is the New Blacken denboraldien artean, Raymond De Felittak zuzendutako Rob the Mob filmean parte hartu zuen[5].
2016ko urriaren 4an, Lauren Morelliri ezkon-hitza eman zion eta 2017ko martxoaren 25ean ezkondu ziren[7][8]. 2021eko apirilaren 11n alaba bat izan zuten, George Elizabeth[9].
2014an, Out aldizkariak Urteko Ingenu izendatu zuen[1]. 2015eko otsailean, Giza Eskubideen Kanpainaren Ikusgarritasunaren Saria irabazi zuen[10].
2017an, Primetime Emmy Sarirako izendatu zuten Moiraren paperagatik (The Handmaid's Tale) eta hurrengo urtean saria irabazi zuen taldeko emakumezko aktore gisa[11].
2017ko azaroan, Out aldizkariak OUT100 sarirako izendatu zuen[12].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2011 | The Sitter | Tina |
2012 | Being Flynn | Asha |
2014 | Rob the Mob | Annie Bell agentea |
2016 | Nerve | Kween hackerra |
37 | Joyce Smith | |
2017 | Detroit | Vanessa |
2018 | Social Animals | Lana |
2019 | Vault | Karyn |
2021 | Breaking News in Yuba County | Jonelle |
Urteak | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2011 | Unforgettable | Gina | 2 ataletan |
2012 | Person of Interest | Atal batean: "Many Happy Returns" | |
2013-2017, 2019 | Orange Is the New Black | Poussey Washington | 51 ataletan |
2015 | Law & Order: Special Victims Unit | Michelle | Atal batean: "Perverted Justice" |
2016 | The Catch | Nia Brooks kapitaina | Atal batean: "The Benefactor" |
Lip Sync Battle | Bere burua | Atal batean: "Samira Wiley vs. Laverne Cox" | |
2016-2019 | You're the Worst | Justina Jordan | 6 ataletan |
2017 - gaur egun | The Handmaid's Tale | Moira Strand | 27 ataletan |
2017 | Last Week Tonight With John Oliver | Zientzialaria | Atal batean: "Forensic Evidence" |
2017-2019 | Ryan Hansen Solves Crimes on Television | Jessica Mathers | 10 ataletan |
2018-2021 | Explained | Narratzailea | 2 ataletan |
2019 | Drunk History | Bessie Coleman | Atal batean: "Trailblazers" |
Love, Death & Robots | Colby lotinanta (ahotsa) | Atal batean: "Lucky 13" | |
Will & Grace | Nikki | 3 ataletan | |
2020 | Night on Earth | Narratzailea | 6 ataletan |
Equal | Lorraine Hansberry | Atal batean: "Black is Beautiful, Gay is Good!" | |
2021-2022 | Blade Runner: Black Lotus | Alani Davis (ahotsa) |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2016 | The Walking Dead: Michonne | Michonne |