- Artikulu hau poetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Samuel Butler».
Samuel Butler (Strensham, Worcester, 1612ko otsailaren 8a - Londres, 1680ko irailaren 25a) olerkari ingelesa izan zen. Karlos II.a berrezartzearen aldekoa zen, eta Galesko Lord buruzagiaren idazkaria izan zen. Hudibras poema idatzi zuen —hiru zatitan argitaratua (1663, 1664 eta 1678)—, eta arrakasta handia izan zuen. On Kixote hartu zuen inspirazio iturri, alderdi puritanoaren buruzagien satira horretarako. Karlos II.aren gogokoa zen, eta errenta bat jasotzen hasi zen 1677tik aurrera. Gortearen faborea galdurik, ordea, pobre hil zen.