San Giorgio Maggiore

San Giorgio Maggiore
Datu orokorrak
Garaiera1 m
Motauharte
Azalera0,099 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°25′40″N 12°20′39″E / 45.427752°N 12.344168°E / 45.427752; 12.344168
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Ur-gorputzaVeneziako urmaela

San Giorgi Maggiore (venezieraz: San Zorzi Mazor) Veneziako uharteetako bat da, Giudecca uhartearen ekialdean eta uharte talde nagusiaren hegoaldean dagoena. Canale della Graziak, Canale della Giudeccak, Canale di San Marcok eta hegoaldeko aintzirak inguratzen dute. San Marco sestierearen zati da.

Uhartea ziur asko erromatar garaian okupatua izan zen; Venezia sortua izan ondoren Insula Memmia deitua izan zen bere jabea zen Memmo familiagatik. 829rako San Jurgiri sagaratutako eliza bat zuen, hortik San Giorgi Maggiore deitua izana San Giorgio in Algagandik bereizteko.

San Giorgioren beneditar monasterioa 982an ezarri zen, Tribuno Memmo duxak uharte osoa monje bati eman zionean, Giovanni Morosiniri. Monjeek elizatik gertu zeuden uharteko padurak lehortu zituzten eraikitzeko lurra lortzeko.

San Giorgio, gaur egun, batez ere bere San Giorgio Maggioreko basilikagatik da ezaguna, Andrea Palladiok diseinatua eta 1566an eraikitzen hasi zena.

XIX. mendearen hasieran, Veneziako Errepublika erori ondoren, monasterioa ia ezabatua izan zen, eta uhartea portu libre bihurtu zen 1812an eraikitako badia berri batekin. Veneziako artilleriaren egoitza bihurtu zen.

Gaur egun Giorgio Cini Fundazioaren arte gunearen, bere liburutegiagatik ezaguna dena, eta Teatro Verde deituriko aire libreko antzerkiaren egoitza nagusia dira.

Negima! izeneko anime telesailean Liburutegi Uhartearen diseinua San Giorgio Maggioren oinarritua dago, eta ia berdina da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.