Santiniketan

Santiniketan
auzoa
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaMendebaldeko Bengala
Division of West BengalBurdwan division
Indiako barrutiBirbhum barrutia
Subdivision of West BengalBolpur subdivision
Municipality of West BengalBolpur
Geografia
Koordenatuak23°41′N 87°41′E / 23.68°N 87.68°E / 23.68; 87.68
Map
Altuera56 m
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1863
Ordu eremuaUTC+05:30

Santiniketan (bengaleraz: শান্তিনিকেতন) Bolpurretik gertu dagoen herri txiki bat da, Birbhum barrutian, Mendebaldeko Bengalan (India). Rabindranath Tagore idazle indiar ospetsuaren ekimenez sortu zen. Tagorek 1901ean, leku horretan eskola esperimental bat sortu zuen, Visva-Bharati Unibertsitatean bilakatuko zena. Unibertsitate hori Indiako ospetsuenetako bat da. Santiniketan ere milaka bisitari izaten dira urtero, Tagoreren ospeak erakarrita, han idatzi baitzituen bere literatur lan gehienak.

1891 eta 1901 artean, Rabindranath Tagore bengalar eremuan bizi izan zen, eta garai hori erabakigarria izan zen bere pentsamendu politiko eta sozialaren eraketan; izan ere, han, «bere bizitza osorako konbentzituta geratu zen zibilizazio preindustrialak nagusitasun morala zuela kultura mekanizatu modernoaren aurrean» eta «Indiaren autoerrealizazioa bere herrixketan hasi behar zela». Hausnarketa horretatik sortu zen 1901ean Santineketan izeneko eskola esperimental bat sortzearen ideia. Hain zuzen ere, urte horretan bertan argitaratu zuen Tagorek Ekialdeko eta mendebaldeko zibilizazioa izeneko saiakera, non bere ideiak lehen aldiz azaldu zituen, «ondorio guztietarako behatzaile argienetako bat eta Indiako europeizazioaren kritikorik zorrotzenetako bat» bihurtuta. Ekimena 1913an indartu zen Nobel saria irabaztean lortu zuen diruari esker.[1]

Eskola haziz joan zen, Indiako artista eta pentsalari nagusietako batzuk, hala nola Satyajit Ray eta Amartya Sen, bertan ikasi zuten.

Gizateriaren Ondarerako proposamena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urtarrilaren 20an, Santiniketan Indiako Zerrenda Adierazlean inskribatu zen – Gizateriaren Ondare izendatu aurreko urratsa –, kultura-ondasun kategorian (erref. zk.: 5495).[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mishra, Pankaj (2014) [2012]. De las ruinas de los imperios. La rebelión contra Occidente y la metamorfosis de Asia. Bartzelona: Galaxia Gutenberg. 333-334; 338-340. or. ISBN 978-84-16072-45-3.
  2. https://whc.unesco.org/en/tentativelists/5495/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]