Sara Lezana | |
---|---|
Sara Lezana, 2007 | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1948ko martxoaren 5a (76 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta flamenko-dantzaria |
Sara Lezana Mínguez (Madril, 1948ko martxoaren 5a), madrildar flamenko-dantzaria eta aktorea da.[1][2]
Flamenko-dantzari gisa hasi zuen karrera artistikoa. Hori dela eta, Rovira-Beletaren Los Tarantos (1963) protagonista izateko hautagai ezin hobea zen. Filmaren arrakastak proiektu berrietan murgiltzeko aukera eman zion, eta hiru spaghetti western filmatu zituen, emaitza onargarriak lortu zituztenak leihatilan.[3]
1964an, Fernando Fernán Gómezek "El extraño viaje" filmerako hautatu zuen, interpretazio-dohainak erakusteko balio izan zion filma. Bi urte geroago, Angelino Fonsen La busca filmean talentu parekagabea erakutsi zuen du.[4]
Une horretatik aurrera, ordea, gainbehera egin zuen. Pantailatik aldendu zen, 1974ra arte ez zen itzuli pantailara, salbuespen batzuekin (adibidez, Andrés Velasco Rubioren Uno del millón de muertos, 1977), haren ondorengo filmografia guztia destape generokoa izan zen, Historia de S (1979) izan zen bere azken filma.[4]
Handik aurrera, dantza flamenkoa baino ez zuen egin, eta 1994an Madrilen bere lokala, Casa Sara, inauguratu zuen, eta bere konpainia ere sortu zuen.
Hauexek dira bere lanak batzuk:[5][6]