Sarah Hirini | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Feilding (en) , 1992ko abenduaren 9a (32 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Bizilekua | Papamoa (en) |
Talde etnikoa | Maoria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Feilding High School (en) Massey University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | |
sarahhirini.com | |
Sarah Hirini, sortzez Sarah Goss, (Feilding, Zeelanda Berria, 1992ko abenduaren 9a), Zeelanda Berriko emakume errugbi-jokalaria da, eta, bi aldiz, domina olinpikoa izan da[1]. Zeelanda Berriko emakumeen errugbi-talde nazionalarekin jokatzen du, eta Manawatu Seven taldearen kapitaina izan zen, zeinak Queenstownen 2013ko National Women's Seven titulua irabazi zuen. Emakumeen Munduko Errugbi Kopako (2017) talderako izendatu zuten[2][3]. Bi aldiz izan da txapeldun olinpikoa, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan eta 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Maori ikasketetan, maisu gradurako ikasten ari da[4]. Maoriar jatorrikoa, Ngāti Kahungunu iwi-ra afiliatuta dago[5].2013an, Massey Manawatu Unibertsitateko campuseko kirol-saria jaso zuen.
Erreginaren urtebetetze-egunean, Hirini Zeelanda Berriko Merituaren Ordenako kide izendatu zuten errugbian egin zerbitzuengatik[6].
2019an, Hirini Urteko Zazpiko emakumeen Munduko Errugbi Jokalari izendatu zuten, laugarren aldiz sei urtean[7]. Zirkuitu globalean 200 partida jokatu zituen lehen emakumea izan zen.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[8][9].
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuten berriro ere, emakumezkoen txapelketan Kanada (zilarra) garaitu ostean. Hirugarren taldea AEB (brontzezkoa) izan zen. Hauexek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Jazmin Felix-Hotham, Sarah Hirini, Tyla King, Jorja Miller, Manaia Nuku, Mahina Paul, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Theresa Fitzpatrick, Stacey Waaka, Portia Woodman, Tysha Ikenasio, Tenika Willison eta Kelsey Teneti.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Zazpiko-errugbia emakumeak[10]. | |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia emakumeak[11]. | |
2024 | Paris Frantzia |
Zazpiko-errugbia emakumeak. |
Hamabosteko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2017 | Irlanda Irlanda |
Commonwealth Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | Gold Coast Australia |
Zazpiko errugbi Mundu Kopa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | |
2018 | San Frantzisko AEB |