Sarah McBride (Wilmington, Delaware, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abuztuaren 9a) estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria da. LGBT eskubideen aldeko Human Rights Campaign taldearen prentsa-idazkari nazionala da.[1] McBride American University unibertsitateko ikasleriaren presidente izan zen. Bere agintaldia amaitu eta hurrengo egunean, Mc Bridek iritzi artikulua argitaratu zuen unibertsitateko egunkarian bere burua emakume transgenerotzat zuela esanez.[2]
Enpleguan, etxebizitzan, aseguruan eta establezimendu publikoetan genero nortasunaren araberako bereizkeria debekatzen duen Delawareko legearen onespena neurri handi batean McBrideri aitortzen zaio.[3][4] 2016ko uztailean Demokraten Konbentzio Nazionalean parte hartu zuen hizlari, Ameriketako Estatu Batuetako historian alderdi politiko nagusi baten konbentzio nazional batean jendeari zuzendu zitzaion lehen pertsona transgeneroa izan zen.[5][6][7][8]
2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan senatari hautatu zuten Delaware estatuan aurkeztuta. Horrenbestez, AEBtako lehen senatari transgeneroa bihurtu zen.[9]