Secret Beyond the Door... | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Secret Beyond the Door |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Zinema beltza |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fritz Lang |
Gidoigilea(k) | Silvia Richards (en) Rufus King |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fritz Lang Walter Wanger (en) |
Ekoizle eragilea | Walter Wanger (en) |
Edizioa | Arthur Hilton (en) Arthur Hilton (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miklós Rózsa |
Argazki-zuzendaria | Stanley Cortez |
Jantzi-diseinatzailea | Travis Banton (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Secret Beyond the Door... Fritz Langek 1948an zuzendu zuen filma da. Antzezle nagusiak Joan Bennett eta Michael Redgrave izan ziren. Thriller honek badu bi urte lehenago Hitchcockek sortutako Spellbound lanaren eragina; sasoi hartan psikoanalisiak izan zuen garrantzia zineman ere islatu zen.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Celia (Joan Bennett) eta Mark Lamphere(Michael Redgrave) ezkon berriak dira. Celiak ezer gutxi daki gizonaren iraganaz. Senarraren familiaren etxaldera joan dira bizitzen eta han Markek heriotza eta hilketei buruz dituen paranoiek zer pentsatu emango diote. Etxeko logeletako askok hilketa ezagunei egiten diete erreferentzia, halako moldez deko0ratuta daude eta. Etxea krimenaren museo modukoa da. Emaztea alde egitekotan da, baina gizonak dituen obsesio eta beldurrak gainditzen lagunduko dio Celiak.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Joan Bennett | Celia Lamphere |
Michael Redgrave | Mark Lamphere |
Anne Revere | Caroline Lamphere |
Barbara O'Neil | Miss Robey |
Natalie Schafer | Edith Porter |
Paul Cavanagh | Rick Barrett |