Secret Valley | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Terry Bourke (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia |
Atalak | 26 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Fremantle (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1982ko ekainaren 10a |
Amaiera-data | 1985eko martxoaren 8a |
![]() ![]() ![]() |
Secret Valley (euskaraz Haran Sekretua) 1980ko hamarkadako Australiako telesaila bat da. Telecip, Grundy eta TVE artean ekoiztua izan zen. Australia, Espainia eta Frantzian aireratu zen.
Hego Euskal Herrian 1982ko ekainaren 10etik aurrera larunbata arratsaldero TVE1 katean 18:30etan aireratu ohi zen, gerora 1996an bigarren aireratze batean baita TVE2 katean ere.
Australia, 1980ko hamarkadaren hasiera. Neska-mutil gazte batez osatutako talde batek Dan McCormack izeneko zahar bati bere jabetzako parke zahar bat udaleku bilakatzen lagunduko diote, leko honi Secret Valley ("Haran Sekretua") deituko diotelarik.
Halere, berehala arazoak sortuko dira: McCormacken parkeaz jabetu nahi duen lursail espekulatzaile talde boteretsu baten aurka borrokatu beharko baitira. Horretaz gain, Spider McGlurk buruzagi duen gazte bihurriez osatutako "Armiarmaren Taldeari" ere aurre egin beharko diote, hauek udalekuan infiltratu eta bertakoek antolatzen duten edozein ekintza boikotatzen saiatuko direlarik.
Secret Valley telesailaren hasierako abestia itsaskorra berehala ospetsu bilakatu zen, halere Australiatik kanpo jende askok jakin ez arren Waltzing Matilda australiar folk ospetsuan oinarritua dago, Australiako ereserkia ez ofiziala.