Artikulu honetan ekonomiaren alorreko seinalizazio-teoriaren inguruan jardungo da. Biologian zein ingeniaritza-alorrean hantzeko teoriak aurki ditzakegu.
Seinaleztapen-teoriak (signaling ingelesezko izenez ezagunagoa denak) hurrengo egoera bat adierazten du: agente batek norberari buruzko edota ondasun baten inguruko informazio du, eta informazioa modu sinesgarrian transmititzen dio. Michael Spencek garatu zuen kontzeptua erakundeek langileak hautatzerako momentuan zuten jakintasun faltan oinarrituta[1], baina beste hainbat arlotan ere erabili zuen, esaterako Giza Baliabideen Kudeaketara, negozioetara eta finantza merkatuetara[2].
Agente batek beste agente bati informazio baten berri ematerako garaian, bigarren agenteak informazioa egiazkoa dela jakin ahal izateko, modu sinesgarrian jaso beharra du. Xede hori lortu ahal izateko, lan merkatuko seinaleztapen-ereduan, egiaztagiriak erakutsi behar direla baeztatzen du Michael Spencek.
Seinaleztapen-teoria informazio asimetriaren ondorioz sorturiko teoria da, George Arthur Akerlofek bere lanean (2001) aztertzen duena. Akerlofek Advers selection[3] kontzeptua erabiltzen du informazio asimetria ulertzeko, hau da, agente ekonomiko ezberdinen artean egindako akordioetan batek produktu edo zerbitzuaren kalitatea ezagutzen du eta besteak berriz, ez. Beraz, zaila egiten zaio kalitate oneko edo txarreko produktua edo zerbitzua den bereiztea, ez duelako nahiko informazio. Egoera hobeto azaltzeko hainbar adibide ematen ditu ekonomilari amerikarrak.
Automobila bigarren eskukoa izan arren, kalitate onekoa izan daiteke, bai eta berezko prezio altua izan ere. Hala eta guztiz ere, erosleak automobila erostera joaten diren momentuan bigarren eskukoak direnez, prezio baxuagoa espero dute, kotxearen berezko kalitatearen informaziorik ez dutelako eskura. Hortaz, bigarren eskuko automobil baten trukean eskatzen zaiena ordaintzeko ez dira prest egongo. Arazoa ekoizleak informazio osoa ezagutzen duela eta kontsumitzaileak, aldiz, ez; produktuaren kalitate mailari buruzko informazioa falta du ez du, produktuaren kalitatea ezagutzen, eta prezio berean saltzen direnen artean onak txarretatik bereiztea ezinezkoa zaio erosleari. Informazio asimetriaren arazoa dago.
Aseguruen prezio maila igotzen denean, benetan beharrezko duten pertsonek kontratatuko dute asegurua. Honek, asegurudunak jasoko duen mediku zerbitzuaren kalitatearen beherakada dakar. Adinekoen artean aseguruen eskaria handiagoa denez, aseguru konpainiek adinekoen beharrei garrantzi handia ematen diete, beraien bezero nagusiak baitira. Horrela, besteen beharrak alde batera uzten dituzte. Beraz, esan daiteke mediku aseguruak gehien behar dutenentzako ez daudela eskuragarri. Hori horrela izanik, aseguru merkatuak ere bereizketa bat egiten du, adverse selection izenekoa.
Akerlofek gutxiengo taldeekin zer gertatzen den aztertzen du. Zenbait enpresaburuk, lan batzuetarako, gutxiengo taldeetakoak diren gizabanakoak kontratatzea baztertzen dute, izan ere, beraien ingurua, izandako eskolatze maila edo lan gaitasunak izaten dituzte kontuan, eta gizarte-maila xumeko taldeek ezaugarri hauek eskuratzeko zailtasun gehiago izaten dituzte. Beraz, ikasi ez duen langileak, edota eskolatzerik ez duenak, berezko gaitasunak izan ditzake baina enpresak gaitasun horiek dituela justifikatzen duen titulua nahiko du.
Informazio gehiago emango balitz merkatua eraginkorragoa izango litzakeela dio Akerlof-ek. Informazio gehiago emateko, kotxeen kasuan esaterako, garantiak kalitate-bermea eskainiko luke edota, eskolaratzearen kasuan, eskuratu dituen titulazioak eskainiko luke informazioa. Informazio asimetriak sortzen dituen arazoak ikusirik, Spencek gaia jorratu egin zuen, eta horrek eraman zuen seinaleztapen-teoria plazaratzera.
Informazio asimetriak agenteen harremanetan duen eragin negatiboa eta hau merkatuek huts egiteko arrazoietako bat dela ikusirik, Michael Spence ekonomialariak arazoari irtenbidea emateko Seinaleztapenaren-teoria sortu zuen.
Seinaleztapen-teoriak, informazio osoa duen agenteak informazio gabezia duen agenteari informazioa modu fidagarrian jakinaraztean datza, Horretarako, hainbat baliabide erabil daitezke; ondorengo adibideetan azaltzen dira. Honetaz gain, Spencek 2002an argitaratutako artikuluan[4], transakzio kostuetan seinalizazioak duen pisu ikaragarria azaldu du. Seinaleztapen-teoriaren bitartez, transakzio kostuen murriztapena lortuko litzakeela azaltzen du, hots, agenteek merkatuaren emaitza adieraztapen-teoriaren bidez hobetu dezaketela.
Enplegu-emaileek (esaterako enpresek) langileak bilatzerako orduan ezin dituzte hauen produktibitatea, gaitasunak, jakintasuna etab. jakin. Bestalde, datuok jakieak diru asko eskatuko luke. Enpresek baliozko langilearen inguruko informaziorik ez dutenez, eta baliozko langileak bere inguruko informazio osoa duenez (bere burua ezagutzen baitu), seinaleztapen ezberdinak eman beharko dizkio enpresari, honek informazioa jaso dezan eta egia dela jakin dezan. Seinale ohikoenak ikasketen titulua, unibertsitatearen izen ona, praktikak, atzerriko ikasketak, aurreko lanpostuetako erreferentziak, hainbat hizkuntza jakitea, gaitasunak hobetzeko baliagarriak diren kurtsoak, aisialdian lagungarri liratekeen jarduerak burutzea edota enpresen intereseko master tituludunak izatea izan daitezke. Informazio hau egiaztatutakoan, lan merkatuan konfiantza handitzeaz gain, informazio gabeziari konponbidea ematen zaio.
Ondasun guztiek ez dute ziurtasun bea, eta beraz, batzuek arrisku maila handiagoa dute beste batzuek baino; adibidez, kasu batzuetan, ez dakigulako hasieratik zein kalitateko ondasunak diren. Ondasun hauei esperientzia ondasunak deritzaie, non probatu aurretik hauen kalitatea jakitea zaila den. Ardoa esperientzia ondasuna da. Kontsumitzaileek eta ekoizleek ardoari buruz duten informazioa guztiz ezberdina da. Kontsumitzaileek informazio falta handia dutenez, ez daude prest ardoak duen prezioa ordaintzeko. Kasu honetan, informazio asimetriari aurre egiteko, konponbidea seinalizazioa izan daiteke. Kontsumitzaileari seinaleak bidali ohi zaizkio, prezioaz gain, ondasunaren kalitateaz ohartu dadin. Jatorrizko izendapena izatea, lehiaketetan parte hartzea, kontsumitzaileen artean duen ospe ona etab. dira mekanismo erabilienak eta baita eragnkorrenak ere. Hauen bitartez, kontsumitzaileek informazio garbia jasotzen dute: erraz bereiz dezakete kalitate on eta txarreko ardoaren artean, eta ondorioz, prezio altuagoak ordaintzeko prest egongo da kalitatezko ardoen truke eta, ondorioz, berezoa kalitatezko ardoaren truke prezio altuagoa ordaintzeko prest egongo da.
Finantza sektorearen kasuan, kreditua ematea erabakitzeko oso garrantzitsuak dira ebaluazio enpresek ematen dituzten kalifikazioak, kalifikazio hauen arabera eskainiko baitute mailegua. Bankuek informazio asko jasotzen dute eta erabakiak hartzeko garrantzitsuak direnez, informazio garbia eta efizientea izaan dadin nahi izaten da. Hainbat ebaluazio etxeek indarra galdu dute informazio asimetriaren ondorioz.
Arrisku morala informazio asimetriak sorturiko egoera bat da, non informazio falta duen pertsonak informazio osoa duen pertsonarengan konfiantza osoa jartzen duen. Edozein kasutan, egoera batzuean gerta liteke informazio osoa duenak nolabaiteko irabaziak ateratzea bestearen informazio gabeziaren bitartez. Beste modu baean esanda, jakintzat hartuko dugu salmenta baten aurrean gaudela eta saltzaileak ondasunaren inguruko informazio osoa duen eta bezeroak berriz informazio murritza edukiko duen. Saltzaileak egoera ikusirik, ondasunak berez duen kalitatea baino kalitate handiagoa duela esan lekioke eta kontsumitzaileari prezio garestiagoan sal lekioke.
Orain arte, gizabanakoek erabakiak hartzerako orduan eskura daukaten informazio osoa erabiliz erabaki egokiena hartzen dutela pentsatuko dugu. Hala ere, errealitatean denboraren zein informazio faltaren ondorioz, ez dituzte aukera guztiak aztertzen eta erabaki desegokiak hartzen dituzte. Egoera honi arrazionaltasun mugatua deritzo. Erabakiak hartzeko orduan informazio osoa edukitzea ezinezkotzat hartzen da eta ondorioz gizabanakoak ez dira gai erabaki zuzen eta arrazionalak hartzeko. Egoera honek, informazio asimetriaren ondorioz, kostuak sortzen ditu.