Sellapan Ramanathan edo S. R. Nathan (Singapur, 1924ko uztailaren 3a - ibidem, 2016ko abuztuaren 22a) Singapurreko presidentea izan zen 1999tik 2011ra.
Tamil jatorrikoa, Johor hirian eman zuen lehen haurtzaroa. Singapurren eskolatik bota eta etxetik ihes egin zuen hamasei urterekin. Japoniar okupazioan itzultzaile gisa lan egin zuen japoniar poliziarentzat. Gizarte Ikasketetako Unibertsitatean graduatu ondoren, funtzionario gisa sartu zen Singapurreko administrazioan. 1982an administrazioa utzi ondoren, hainbat enpresatako zuzendaria izan zen, eta Estatu Batuetako enbaxadorea ere izan zen.
Singapurreko presidentea izan zen 1999 eta 2011 artean. 1999ko eta 2005eko hauteskundeetan ez zuen aurkaririk izan.