Semi Radradra | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Suva, 1992ko ekainaren 13a (32 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamahiruko errugbilaria, hamabosteko errugbilaria eta zazpiko errugbi jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa hegalekoa |
Semi Radradra Turagasoli Waqavatu (Suva, Fiji 1992ko ekainaren 13a), Fijiko 15eko errugbilari eta 13ko errugbi ligako profesionala da. Gaur egun, Bristol Bears klub ingelesean eta Fiji selekzioan jokatzen du. 'Semi Trailer' ezizenez, Radradrak, nagusiki, hegal gisa jokatu du bietan.
2011n, Fijin, 7ko errugbian jokatu zuen (15ekoaren aldaera); gero, bere ibilbide profesionalak errugbi ligan (13koa) jokatzera eraman zuen Parramatta Eels taldean, Rugby League Nazionalean. Nazioarteko errugbi ligan jokatu zuen Fijin eta Australian. Nazioartean, arraroa da bi naziotan batera ibiltzea, eta Radradrak bi nazioetako nazioarteko errugbi ligan jokatu du, baita Fijiren nazioarteko errugbian ere (15ekoa).
13ko errugbitik 15ekora aldatu zen 2017an, Frantziako Toulon klubera transferitu zenean, 2018an Bordeaux Bèglesera joan aurretik. 2018an egin zuen nazioarteko debuta Fijirekin, eta 2019ko Errugbiko Munduko Kopan jokatu zuen. 2019ko azaroaren 27an, Bristol Bears taldearekin fitxatuko zuela iragarri zen 2020/21 denboraldiaren aurretik.
Radradra Taveuniko Somosomo herrikoa da. Vatukoula Rugby Union klubeko errugbi profesionalean jokatu zuen, eta, 2011ko IRB Junior World Championship-en Fiji U20 taldea ordezkatzeko hautatu zuten, erdilari bezala lau partida jokatuz[1]. Urte berean, Radradrak Fiji Rugby Sevens talde nazionala ordezkatu zuen 2011 Dubai Sevens-en[2], non Parramatta Eels-ek aurkituko zuen[3].
Radradrak Parramatta Eels'NYC taldean jokatu zuen, 2012an Hego Gales Berriko Kopako Wentworthville Magpies taldera joan aurretik.
18. txandan, Radradrak debuta egin zuen NRLn (National Rugby League), Parramatta Eels-ekin Penrith Panthers-en aurka, zeinean Parramattak 10-17 galduko zuen Parramatta Stadiumean[4]. 20. txandan, Canterbury-Bankstown-en aurka, Radradrak NRLko bere lehen entsegua lortu zuen, Parramattak, ANZ Stadium-en, 12-40 galduko zuen partidan[5]. Radradrak, 2013ko denboraldia, bost entsegurekin amaitu zuen zazpi partidatan. Radradra, 2013ko Munduko Kopan, Fijiko selekziorako hautatu zuten, 3 partida jokatuz, eta entsegu bat lortu zuen [[Ingalaterra|Ingalaterrarekin izandako 12-34ko porrotean.
Otsailean, Radradra Parramatako Auckland Nines hasierako taldean hautatu zuten, eta txapelketako entsegu-erdiesle handiena izan zen bost entsegurekin, North Queensland Cowboyseko Kyle Feldtekin batera[6]. Lehenengo txandan, New Zealand Warriors taldearen aurka, Radradrak hiruko bat lortu zuen Parramatta Stadiumean, Parramattak 36-16 irabazi zuen partidan, eta Semi-Trailer ezizena jarri zioten[7][8]. Maiatzean, Radradrak Fijirekin jokatu zuen erdilari bezala, 2014ko Pacific Rugby League International-en Samoaren aurka 16-32 galdu zuenean[9]. Ekainaren 4an, Radradrak, berriro, Parramatta klubarekin sinatu zuen milioi bat dolar balio zuen lau urteko kontratua, 2018ko denboraldia amaitu arte[10]. 2014an, urteko Dally M Winger saria eman zioten[11]. Radradrak Eelsek jokatutako 24 partidak jokatu zituen, eta 19 entsegu lortu zituen. Fiji Bati Nazioarteko Jokalariaren Urteko Saria eman zioten.
Urte hasieran, Radradrak Parramattarekin jokatu zuen 2015eko Auckland Nines-en[12]. Lehenengo txandan, Manly Warringah Sea Eagles taldearen aurka, entsegu-trick bat lortu zuen Parramattak 42-12 irabaziko zuen partidan, Parramatta estadioan[13]. Radradra izan zen, NRLko bi denboraldi ezberdinetako lehen itzulian, elkarren segidako hirukoak lortzen zituen lehen jokalaria. 17. txandan, West Tigers-en aurka, indarrean zegoen 61 urteko errekorra hautsi zuen, elkarren segidako bost partidetan bi entsegu edo gehiago lortu baitzuen, Parramattak, ANZ Stadiumen, 28-16 irabazi zuenean bikotea lortzen zuen lehen jokalaria bihurtuz[14]. Aurreko errekorra, Ray Prestonek zeukan[15]. Canberra Raiders-en aurkako denboraldiko azken txanpan, Radradrak bi entsegu lortu zituen, urrezko punturako Eels taldearen 24-28ko porrotean, eta, 18 partidatan, 24 entsegurekin amaitu zuen, denboraldiko entsegu-erdieslerik onena bihurtuz[16]. Klubaren errekorra izan zen, Steve Ellaren aurreko 23 entseguko errekorra gaindituz[17]. Radradra Dally M Urteko Hegaleko izendatu zuten, bigarren urtez jarraian[18], eta, 2015eko RLIF Team of the Year-en hegaleko izendatu zuten, Fijiko lehen jokalaria izanik.
2016ko otsailaren 1ean, Radradrak berriro jokatu zuen Auckland Nines-en[19]. Otsailaren 13an, World All Stars taldean jokatu zuen Indigenous All Stars taldearen aurka, 2016ko All Stars partidan, hegalean jokatuz eta entsegu bat lortuz bere taldeak Suncorp Stadiumen 12-8 irabazi zuenean[20][21][22]. 2016ko denboraldiaren hasieran, bizilekua zela eta Australiarako sailkatuta zegoela jakin ostean, nazioarteko futbolean Australiarako jokatu nahi zuela adierazi zuen; beraz, Fijirekiko leialtasuna aldatu zuen: «Fijiko errugbi jokalaririk onena bezala ezagutua izan nahi dut —komentatu zuen— munduan zehar eta talde gorenetan jokatu nahi dut —esan zuen Radradrak— izen handi guztiekin batera jokatu nahi dut. Horrela hartu nuen erabakia, eta Australia talde egokia da nire talentua erakusteko»[23]. Hala eta guztiz ere, Australiarako eskubidea izan arren, ez zuen Hego Gales Berrirako hautagaitza, ez baitzuen estatuan 13 urte baino lehenago futbol juniorrean jokatu[24]. 2016ko Anzac Testaren atarian, Australiara jokatzera pasatzeko erabakiak kritika ugari eragin zituen[25]. 2016ko maiatzaren 6an, Radradrak Australiarako debuta egin zuen Zelanda Berriaren aurka, Anzac proban[26]. Hegalean jokatu zuen, eta, partidaren hasieran, zigorra jaso zuen, falta profesional batengatik, Hunter Stadiumen 16-0 irabazi zuenean[27]. 2016ko ekainean, Radradrari, bikotekide ohiaren aurka 2014 eta 2015ean jazotako etxeko indarkeria leporatu zioten, eta, Parramattan jokatzera ez zela itzuliko esan zuen[28][29]. Radradrak, oso argitaratua izan zen 2016ko NRL denboraldia, 19 partida jokatuz amaitu zuen, eta 12 entsegu lortu zituen Eelsentzat. 2016ko irailaren 24an, Radradra Lehen Ministroaren XIII taldean jokatu zuen Papua Ginea Berriaren aurka, non hegalean jokatuko zuen, eta entsegu bat lortu zuen Port Moresbyn 58-0 irabazi zuenean[30]. 2016ko urrian, Mal Meningaren 24 laguneko Australia Kangaroos 2016 Lau Nazioen taldetik baztertua izan zen Radradra, etxeko indarkeria leporatuta epaituta baitzegoen[31].
2. txandan, St George Illawarra Dragons taldearen aurka, Radradrak ibilbideko lau entsegurik onenak lortu zituen WIN Stadiumeko 34-16ko garaipenean. Radradra izan zen, Jarryd Haynez geroztik, partidan lau entsegu lortzen zituen Parramattako lehen jokalaria, 2006ko NRL denboraldian[32]. Abuztuaren 24an, Radradrak 4 entsegu lortu zituen Parramattak Brisbaneri 52-34 irabazi zion partida handian[33]. Hurrengo astean, Radradrak hiruko bat lortu zuen Parramattak Souths-en aurka irabazi zuenean, lehen lau postu bat ixteko[34]. Parramattaren azken jokoan, Radradrak 90 metroko bakarkako entsegu bat lortu zuen Parramattak North Queensland-en aurka jokatutako kanporaketako finalean[35]. Radradrak, 26 agerralditan, 22 entsegurekin amaitu zuen 2017a[36].
2016aren amaieran, Radradrak Frantziako Top 14 Toulon klubarekin urtebeteko akordioa sinatu zuela oso zabaldua zegoen zurrumurrua zen —gero, 2017ko urtarrilean baieztatuko zen[37][38]. Mugimendua ez zen 2017ko NRL denboraldia amaitu arte emango. Radradra Toulonen debuta egin zuen 2017-18 Top 14 denboraldiko 7. txandan, Bordeleren aurka[39][40]. Radradrak bere lehen entsegua klubarentzat, Europako Errugbi Txapeldunen Kopan lortu zuen partidaren lehen jokoarekin, 2017ko urriaren 21ean partida hasi eta 62 segundora, Benetton italiar klubaren aurka[41][42]. Hau hamabost egun lehenago Toulonekin debuta egin ondoren gertatzen zen.
2018ko otsailaren 2an, Radradrak bi urteko kontratua sinatu zuen Bordeleko Top 14 taldearekin[43][44].
2019ko azaroaren 27an, Radradra, Bristol Bears-ek fitxatu zuen Ingalaterrako Gallagher Premiership-en, 2020-21 denboralditik hiru urteko kontratuarekin[45]
Barbariansek Ingalaterrari aurre egiteko hautatu zuten Radradra 2018ko maiatzean[46]. Entsegu bat lortu, eta, partida 18 puntugatik (45-63) irabazita, Londresko Twickenham Stadium-en, Radradra partidako gizon izendatu zuten[47][48].
2018ko maiatzean, John McKee entrenatzaileak 2018ko Pacific Nations Cup Fijirako izendatu zuen Radradra[49]. 2018ko azaroko nazioartekoetan, entsegu bat lortu zuen Fijik Frantziaren aurka 21-14 irabazi zuenean; Fiji Frantziari irabaziko zion lehen aldia izan zen.
2018ko London Sevens txapelketarako, Fijiko selekziorako izendatu zuten Radradra[50]. Hiru entsegu lortu zituen guztira; titulua irabazi, eta Hegoafrikari 21-17 irabazi zion Londresko Twickenham estadioan[51][52][53].
Olinpiadetan, Fiji ordezkatuz egin zuen debuta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[54]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Fiji talderako izendatu zuten gizonezkoen zazpiko errugbi txapelketarako[55]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Zeelanda Berria 27-12 irabazi ostean, urrezko domina lortuko zuen fijiar taldean ere izan zen[56][57]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[58].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Zazpiko-errugbia gizonezkoa[59]. |
Radradrak "Semi Trailer" ezizena du[60].
2017 hasieran, Radradra bikotekide ohiari etxeko indarkeriarekin lotutako bi eraso arrunt leporatu zioten[61]. Maiatzaren hasieran, agerraldi publiko horien ostean, karguak bertan behera utzi zituzten auzitegian, bere bikote ohia Radradra xantaia egiteko saiakeran gezurretan ari zela agerian geratu zenean[62]. Salaketak bertan behera utzi ostean, hedabideen atalek Erin Molan —telebistako pertsonaia— kritikatu zuten, salaketak plazaratu zirenean Radradra erruduntzat jo zuelako eta jokalariari errugabetasun presuntzioa ez ziolako adierazi. Molanek publikoki adierazia zuen Radradrak errugabetasun-presuntzioa merezi zuela, eta, berariaz, bere kasuari buruz aritu beharrean, errua frogatuta egonez gero, NRLren jarrera nolakoa izan beharko zuen ziotela bere iruzkinak[63].