Serhii Haidai | |||
---|---|---|---|
2019ko urriaren 25a - 2023ko martxoaren 14a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sievierodonetsk, 1975eko azaroaren 6a (48 urte) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Administrazio Publikoaren Akademia Nazionala | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
Serhii Volodymyrovytx Haidai[1] (ukraineraz: Сергій Володимирович Гайдай) (Sievierodonetsk, Sobietar Batasuna; 1975eko azaroak 6) enpresaburu eta politikari ukrainarra da;[2] egun, Luhansk Oblasteko Gobernadorea.[3]
Haidaik Khmelnitskyko Ekonomia Unibertsitatean ikasi zuen;[4] era berean, Ukrainako Presidentearen Administrazio Publikoaren Akademia Nazionalean graduatu zen ere.
2005etik 2015era, Haidai Dembud LLCren zuzendari nagusia izan zen. 2008tik 2010era, halaber, Kieveko Udaleko kide laguntzaile gisa lan egin zuen ere. 2014tik 2015era, Haidaik Obukhiv Raioneko Estatuko Administrazioako Presidentearen aholkulari gisa lan egin zuen. 2015ean, Mukatxevoko Raioneko Kontseiluko kide hautatu zuten;[5] eta, 2015etik 2018ra, Mukatxevoko Raioneko Estatuko Administrazioko Presidentea izan zen ere.[6]
Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Haidai Luhanskeko Eskualdeko Administrazio Militarreko Buru izan zen.[7]