Seth Baum | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1980ko urriaren 17a (44 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatea University of Rochester (en) ![]() Northeastern University (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | ethicist (en) ![]() |
Seth Baum arriskuen ikerketan diharduen estatubatuar ikertzailea da. Global Catastrophic Risk Institute (GCRI) erakundeko zuzendari exekutiboa ere bada. Erakunde hori think tank bat da, arrisku existentzialak dituena aztergai.[1] Columbia Unibertsitateko Ingurumen Erabakien Ikerketarako Zentroko eta Blue Marble Space Instituteko kide ere bada.[2]
Baumek 2003an bukatu zituen optika eta matematika arloko graduko ikasketak Rochesterreko Unibertsitatean[3] eta ostera, ingeniaritza elektronikoari buruzko masterra 2006an bukatu zuen, Northeastern Unibertsitatean.[4]
Doktoretza geografia arloan kokatu zuen eta 2012an aurkeztu zuen tesia, aldaketa klimatikoari buruzkoa: "Discounting Across Space and Time Climate Change Assessment". Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatean egin zuen doktoretza.[5] Ondoren, Columbiako Unibertsitateko Ingurumen Erabakien Ikerketarako Zentroan doktoretza-ondoko ikerketarako dirulaguntzak jaso zituen. Behin aipatutako lanak eginda, Baumek bere ikerketa-interesak astrofisikan eta arrisku globaletan zentratu zituen, tartean honako gaiak jorratuz: berotze globala, gerra nuklearra[6] eta aipatutako bi gaiei soluzioa emateko bideak.[6][7]
Arriskuen Analisirako Elkarteko kide ere bada.
Northstromgo (Boston) ikasle zela, Baumek Whats Up (orain, Spare Change News) aldizkarian lagundu zuen 2004tik 2007ra.
2011ean Tony Barrettekin batera GCRI sortu zuen, "gizadiaren mehatxu handienei aurre egiteko bideak garatzeko" helburuarekin. Institutu hori azkar hazi da, berdinen zuzenketa egiten duten aldizkari zientifikoetan argitalpenak eginez, besteak beste.[8] 2016an Baumek bere indarrak "Integrated Assessment Project" proiektuan zituen ipinita nagusiki, zeinaren helburua hondamendi globalen arriskuak ebaluatzea eta ebaluazio horiek gizarte-ikerketarako eta erabakiak hartzeko eskuragarri jartzea den. GCRI "irabaziek, dohaintza pribatuek eta kontsulta-lanek" sostengatzen dute ekonomikoki.[9]
Bi urte beranduago, Baumek blog bat gidatu zuen Scientific American aldizkarian.[10] Gainera, History kanalean eta O'Reilly Factor saioan bere ikerketei buruzko elkarrizketak egin dizkiote.[11] Azken horretan gizakiak bizi estralurtarrarekin kontaktuan jartzeari buruz eta horrek izango lituzkeen ondorio etikoei buruz galdetu izan diote. Gainera, The Huffington Post egunkarian ere parte hartu izan du, 2022ko Ukrainako gerrari eta Siriako Gerra Zibilari buruzko idatziak eginez; horiek gerra nuklear baten eszenatoki posibletzat hartu ditu.[12]
2016an 100.000 dolarreko dirulaguntza jaso zuen Future of Life institututik eta bere ikerketa-lerroa adimen artifizialaren segurtasunera eta kanpo espazioko etikara mugitu zuen.[13][7] Urte horretan bertan, Bulletin of the Atomic Scientists aldizkarian hilero zutabe bat idazteari ekin zion, adimen artifizialaren arriskuei, arma biologikoei eta disuasio nuklearrak huts egiteari buruz.