Shabitko | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VIII. mendea | ||
Herrialdea | Kusheko Erresuma Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. VII. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Piankhi | ||
Ezkontidea(k) | Arty (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XXV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
Djedkaura Shabitko, Shabitko edo Shebikos, Egiptoko XXV. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, eta K.a. 707 edo K.a. 706tik K.a. 690 arte gobernatu zuen.
Manetonek, Sebikhos deitu zuen, eta 14 urteko erregealdia eman zion (Sexto Julio Afrikano, Sinzeloren arabera). Eusebio Zesareakoak, Sebikhos edo Sebitkos deitu zuen (bertsio armeniarra) 12 urteko erregealdia emanez.
Piankhiren semea eta Shabakoren iloba eta oinordekoa zen.
Shabakoren erregealdian, Asiriarekin, adoste eta elkarlaguntza politika bat jarraitu zen, asiriarrak baretu zituena, Egipto erasotzeari uko eginez. Shabitkok, politika ezberdin bat erabili zuen: erresistentzia.
Kawako ezutarriak, Shabitkok, bere "anaiei", baita Taharqori ere, Nubiatik Tebasera joateko kontsultatzen dituela kontatzen du. Beste estela batek, asiriarrek Jerusalem eraso zutenean, Kusheko erregea, Asiriako errege zen Senaqueriben aurka joan zela erregistratzen du. Shabitko, Senaqueriben aurkako erresistentziara bildu zen, eta Palestinara armada bat bidali zen, Shabitkoren anaia zen Taharqok zuzendutako armada.
Shabitko K.a. 690ean hil zen, eta, Kawako zutarriak adierazten duen bezala, bere oinordekoa, bere anaia Taharqo izan zen.
Aurrekoa Shabako |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXV. dinastia |
Ondorengoa Taharqo |