Shaun Tomson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durban, 1955eko abuztuaren 21a (69 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Clifton School (en) Northeastern University (en) (2014 - 2015) master : Lidergo |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria eta idazlea |
shauntomson.com | |
Shaun Tomson (Durban, 1955eko abuztuaren 21a) hegoafrikar surflaria da.
Hegoafrikan jaio zen familia judu batean. Durbango hondartzetan ikasi zuen surfa egiten anaiarekin eta lehengusuarekin. Nataleko Unibertsitatean eta Bostongo Ipar-ekialdeko Unibertsitatean merkataritza eta lidergoa ikasi zituen.
1969an, Hawaiira joan zen, eta olatu handietan surf egiteko zaletasuna hartu zuen. 19 surf proba irabazi zituen eta 1977an munduko txapeldun izan zen. "Free Ride" belaunaldiko kide izan zen Australiako beste surflari batzuekin batera, eta garai guztietako 10 surflari onenetako bat dela uste da. Surfrider Foundationeko kide eta enbaxadorea da. Gaur egun Kalifornian bizi da.