Shugo

Shugoa (守護, Shugo?) Japoniaren garai feudalean, ofizialei ematen zitzaien titulu bat zen. Bere esanahi literala, "zaindaria" da.

Kargua, hasiera batean, Minamoto no Yoritomok sortu zuen 1185ean, Minamoto no Yoshitsune harrapatzen laguntzeko, baina, benetako arrazoia, shogunerria Japonia osoan hedatzea zen. Hau da, shogunek izendatzen zituzten shugoak antzinako japoniar probintziak edo kuniak ikuskatzeko.

Shugoa, aurreko kokushi kargua ordezkatzen joan zen, Kiotoko Gorte Inperialak izendatuak zirenak. Ofizialki, kargua, gokuninen (御家人) agindupean zegoen, literalki, "etxeko gizona" shogunaren basailua, hasiera batean, gerlari bat izatetik gertuago zegoen arren. Baina, bi titulu horien arteko harremana oso ezberdina izan zen, Japonia feudalaren historian zehar bi karguek jasan zituzten garrantzi aldaketen ondorioz.

Hiriburu inperialean mantentzeko derrigortasunaren ondorioz, bere probintziatik urrun, shugodai (守護代,?) edo shugoen ordezkariak ere izendatzen ziren. Ordezkari hauek, shugoak zenbait probintziaren ikuskapena bere kargu zuenean ere izendatzen ziren.

Denboran zehar, shugoaren boterea handitzen joan zen, eta Onineko Gerra Zibila hasi zenerako (1467-1477), shugoen arteko gatazkako oso kontu arrunta bihurtu ziren. Gatazken ondorioz, batzuk, berebizi gehitu zuten euren boterea, beste batzuk, euren mendekoengatik itzalduak izan ziren bitartean, shugodaiak kasu.

XV. mendearen amaieran, Sengoku garaiaren hasieran, Japoniako botere politikoa, titulu ezberdinak zituzten jaun feudalen artean banatua zegoen, shugoak, shugodaiak, etab..., daimyō ere deituak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]