Simon Harris (Greystones, 1986ko urriaren 17a) irlandar politikaria da. Irlandako Taoiseacha da 2024ko apirilaren 9tik.
Oso gazterik sartu zen politikan, eta 2009an Wicklow kondertikoko kontseiluko kide hautatu zuten, eta bi urte geroago Dáil Éireann-eko kide hautatu zuten 24 urterekin. 2016an Osasun ministro izendatu zuten, eta 2020an Hezkuntza, Ikerketa, Berrikuntza eta Zientzia ministro.
2024an Leo Varadkar ordezkatu zuen Irlandako Fine Gael alderdiko buru eta Taoiseach karguetan.