Siri Hustvedt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Northfield, 1955eko otsailaren 19a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Brooklyn |
Lehen hizkuntza | norvegiera |
Familia | |
Aita | Lloyd Hustvedt |
Ezkontidea(k) | Paul Auster (1982ko ekainaren 16a - 2024ko apirilaren 30a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Olaf College (en) Bergen Cathedral School (en) Columbia Unibertsitatea Doktoretza Northfield High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea eta saiakeragilea |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
sirihustvedt.net | |
Siri Hustvedt (Northfield, Minessota, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 19a) nobelagile, saiogile eta poeta feminista[1] da.
Historian lizentziatu zen St. Olaf Collegen, eta Columbiako Unibertsitatean egin zituen doktoretza ikasketak. Bere doktore tesia Charles Dickensen obrari buruzkoa da, eta honela du izena: Figures of Dust. A Reading of "Our Mutual Friend".
Hustvedt batez ere nobelagile gisa nabarmendu da, baina poesia liburu bat eta hainbat ipuin eta saiakera ere argitaratuak ditu, The Art of the Essayn (1999), Best American Short Storiesen (1990 eta 1991), The Paris Reviewen, The Yale Reviewen eta Modern Painters aldizkarian, besteak beste.
2019ko maiatzean, Letretako Asturiasko Printzesa saria[2] lortu zuen, feminismoan, artean eta zientzian oinarritutako obra oparoagatik.
Siri Hustvedt-en esanetan Genoma ez da gure nortasunaren diktadorea. Zientzia eta filosofia eskutik joan behar dira. Zalantza adimenaren bertute gisa errebindikatzen du eta aurrez pentsatutako ideiak zalantzan jartzen ditu.[3] Simone Weil-ek bezala, uste du zalantza adimenaren bertutea dela eta aurrera egiteko aukera ematen digun beharradela, eta Descartesekiko kontraesanean dagoela. Erabat oker zegoen gorputza eta burua bereizteko ideian, eta horrekin batera neurozientziaren paradigma gehienak. Burua ez dagoela gorputza ez den substantzia batez egina dio eleberrigileak, saiakerak egiten dituenak eta neurozientziaren, psikiatriaren, genetikaren edo adimen artifizialaren esploratzaile argiak.[3]
Brooklynen (New York) bizi da, Paul Austerrekin (senarra, 2024ko apirilean hil zen arte) eta bien alabarekin, Sophie Austerrekin.