Snakes on a Plane (euskaraz Sugeak Hegazkinean), 2006ko David R. Ellis estatubatuarrak zuzendutako ekintza thriller film bat da. Samuel L. Jackson, Julianna Margulies, Nathan Phillips, Bobby Cannavale eta Rachel Blanchard aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren izenburua, gaia eta bereziki interneten burututako propaganda kanpainari esker garaiko sareko fenomeno soziala bilakatu zen, gainera bere estreina jazo baina lehen, horrek zaletu eta jarraitzaile asko ekarri zizkion. Jakinmin horri erantzun asmoz, New Line Cinema ekoiztetxeak argumentuari internauten zenbait iradokizun gehitzea erabaki zuen, horretarako jatorrizko filmaketa epeari beste bost egun gehituz. Dena dela, hasierako popularitate hori bereganatu arren, amaieran diru sarrera etekinak ez ziren uste bezain handiak izan.
Neville Flynn (Samuel L. Jackson) FBIko agenteak Hawaiitik Los Angelesera doan Boeing 747 hegazkin baten bidaian zehar hilketa baten lekuko izan den Sean Jones (Nathan Phillips) babespean mantentzeko ardura jaso du. Baina hark epaiketan lekukotasunik eman ez dezan, hiltzaileak hegaldian zehar suge pozoitsuak aske utziko ditu, eskifaia erasotu eta bide batez lekukoa ere hil dezaten. Honela, izututako eskifaiak bizirik iraun egin nahi baldin badu sugeei aurre egin beharko diete.