Snow Tha Product | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claudia Alexandra Feliciano |
Jaiotza | San Jose, 1987ko ekainaren 24a (37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta raperoa |
Influentziak | Da Brat |
Izengoitia(k) | Snow tha Product |
Genero artistikoa | hip hop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Atlantic Records |
snowthaproduct.com | |
Claudia Alexandra Feliciano (1987ko ekainaren 24an jaioa) Snow Tha Product ezizenaz ezaguna, San Jose , Kalifornia -ko rapgile eta aktore[1] mexikar-estatubatuarra da. 2011. urtean Unorthodox lehen diskoa kaleratu zuen. 2012an, Atlantic Records diskoetxearekin hitzarmen bat sinatu zuen. "Holy Shit" eta "Drunk Love" abestiengatik da ezaguna, baita Good Nights & Bad Mornings ere. YouTube-n milioika bista dituen hainbat abesti ditu: Waste of Time (20 milioi ikuspen), Cookie Cutter (10 milioi ikuspen), Doing Fine (12 milioi ikuspen) eta Till Death (8 milioi ikuspen).
Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, San Diego Mesa Unibertsitatean sartu zen gizarte langilea izateko ikasketetan. Hala ere, laster utzi zuen unibertsitatea bere musika karrera jarraitzeko. Umetatik, Snow bere musikarekin oso inplikatua zegoen. 6 urte zituela, eskola-talentu ikuskizunetan agertu zen eta bere aitonaren mariachi taldearekin hasi zen Redwood City-n. San Diego-ra joan zenean izan zuen hip-hoparekiko bere lehenengo harremana. Nerabezaroan, bere lagunekin freestyle-an hasi zen. 19 urte zituela musika seriotan hartzen hasi zen eta rapgile gisa karrera lantzea erabaki zuen. Disney -ren Edurnezuri (Snow White) pertsonaiaren izena hartu zuen hasiera batean eta ondoren "The Product" gehitu zion. Beranduago berriro aldatu zuen "Tha Product" ezizenera.
Hainbat abesti gaztelaniaz grabatu ondoren, Jaime Kohen artista mexikarraren arreta piztu zuen. Kolaborazio abesti bat grabatu zuten, Mexikon ezaguna egin zen "Alguien" izenekoa eta Kohen-en Fotosíntesis albumean agertu zena.
Snow ezaguna da bere estilo azkar eta erakargarriagatik. Jatorrizko estiloa duten artistak miresten eta onartzen dituela adierazi du hainbatetan, hala nola: Missy Elliott, Da Brat, Big Pun, Lauryn Hill, Aaliyah, Amy Winehouse, André 3000, Ludacris, Johnny Cash, Eminem, Busta Rhymes, 2Pac, Mac Dre, Tech N9ne eta Brotha Lynch Hung. Beste artista hauek ere eragina izan dute beregan: María Félix aktore mexikarra eta Selena Quintanilla, Gloria Trevi eta Lupita D'Alessio abeslariak.
Snow elebiduna da, ingelesez eta gaztelaniaz hitz egiten du eta bi hizkuntzatan rapeatzen du jariakortasunarekin.
2018ko ekaineko elkarrizketa batean, Snow-ek agerian utzi zuen hamarkada batean ezkonduta egon zela eta bere senar ohiarekin izandako haurra duela (Drew Feliciano). 2017. urteaz geroztik Julissa da bere bikotekidea, JuJu izenarekin ezaguna.[2] 2019ko uztailaren 10ean, JuJu-k eta Snow-ek ezkontzear zeudela jakinarazi zuten. Elkarrekin "everydaydays" izeneko YouTube kanala dute. [3]