Songs of Distant Earth | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Arthur C. Clarke |
Argitaratze-data | 1986 |
Generoa | zientzia-fikzioa |
Jatorrizko izenburua | The Songs of Distant Earth |
Argitaletxea | Grafton (en) eta Del Rey Books (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Songs of Distant Earth (euskaraz Lur Urruneko Abestiak), 1986ko Arthur C. Clarke britainiar idazlearen zientzia fikziozko eleberri bat da. Hainbat literatur kritikarien arabera estiloz bere gainontzeko idazlanetatik nabarmentzen da, teknologia eta gizakien arteko harremanetan oinarritu beharrean gizakien sentipenetan oinarritzen baita.
Bitxikeria gisa, 1994an Mike Oldfield musikariak eleberri honetan oinarrituz The Songs of Distant Earth diskoa argitaratu zuen.
3800ko hamarkada. Ozeano eta itsasoz osotatuako Thalassa planetara, Magellan, Lurreko azken espaziontzia iritsi berri da. Bere eskifaiako kideak eguzki sistemaren suntsipenaren lekuko izan dira, eta Magellan ontzian gizateriaren azken kideak hibernaturik eta bostehun urteko espazio-bidai luze batean bere azken helmugara iritsi aurretik hornigaiak bereganatzeko geldiune bat besterik ez egitea aurreikusia zuten. Baina beren harridurarako Lurretik galaxian giza-bizitza salbatu eta hedatzeko asmoz bidalitako zunda-ereinlari batzuetako batek bere helburua lortu duela ohartuko dira, Thalassa planetan zibilizazio ia utopiko bat sortuz. Nola eragingo ote du Magellan espaziontziaren ailegatzeak bere aura tragikoarekin Thalassako gizarte zoriontsuan? Eta beren misioan disziplana nagusi izan arren, Lurreko azken bizirauntzaileek beren bidaia paradisu hartan amaitzeko tentazioari eutsi ahal izango ote diote?