Sophie (musikaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Long |
Jaiotza | Glasgow, 1986ko irailaren 17a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Atenas, 2021eko urtarrilaren 30a (34 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: fall from building (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, disko-ekoizlea, musikagilea, chanteuse (en) eta discjockeya |
Genero artistikoa | musika elektronikoa hiperpopa Avant-popa |
Diskoetxea | Future Classic (en) Transgressive Records (en) Numbers. (en) XL Recordings |
msmsmsm.com | |
Sophie Xeon (Glasgow, Eskozia, 1986ko irailaren 17a - Atenas, Grezia, 2021eko urtarrilaren 30a), Sophie (SOPHIE letra larriz estilizatua) izen artistikoaz ezaguna, eskoziar musikaria, musika-ekoizlea, abeslaria eta DJa izan zen.[1] Sophiek hainbat artista entzutetsuren lanak ekoitzi zituen, hala nola, Charli XCX, Vince Staples, Kim Petras, Madonna, Let's Eat Grandma eta Namie Amuro, besteak beste.
Hasieran anonimotasunetik aritu zen. Gero, Sophiek bere burua emakume transgenerotzat aurkeztu zuen. Bipp (2013) eta Lemonade (2014) singleei esker egin zen ezaguna, 2015ean argitaratu zuen Product bilduman bildu zituenak. 2018an estreinako diskoa plazaratu zuen, 'Oil of Every Pearl's Un-Insides izenburukoa.
2021eko urtarrilaren 30ean hil zen Atenasen 34 urte zituela, istripuz erori eta gero.