Sophie Istillart (Baiona, Lapurdi, 1996ko apirilaren 23a) hendaiar futbolaria da. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren lehen mailan aritzen den Athletic futbol-taldean jokatzen du.[1]
Erdilari hau Hendaian hasi zen futbolean jokatzen, bertako taldean 2010era arte egon zen. Ondoren, Mariño eta Labenne taldeetatik pasa zen, 2015/2016 denboraldian Girondins de Bordeaux taldean hasi zenean. Bertan eman zituen bost urte, harik eta 2020/2021 denboraldian Athleticek fitxatu zuen arte. Ipar Euskal Herriko lehen jokalaria izan zen emakumezkoen taldean.[1]