Space Cowboys (euskaraz Espazioko Cowboyak) 2000ko Clint Eastwood estaubatuar zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu, ekoiztu eta antzeztutako abentura komedia filma bat da. Clint Eastwood, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland, James Garner, Marcia Gay Harden, William Devane, Loren Dean, Courtney B. Vance eta James Cromwell aktoreek antzeztu zuten.
2000ko Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
AEBtako Aire Armadako lau pilotu beterano eta erretiratuei (Clint Eastwood, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland eta James Garner) NASAko astronauta izan espazioan bidaiatzeko haien betiko ametsa egi bilakatzeko aukera eman zaie, nahiz eta horretarako berrogei urte itxaron behar izan. Heuren misioa bere orbitatik atera den errusiar komunikazio satelite bat konpontzea izango da, honela Lurrera eror ez dadin. Aipatutako satelitea Frank Corvinek (James Cromwell) diseinatu zuen, hain zuzen ere, laukotearen misioaren zuzendaria denak. Entrenamendu zorrotz, eta maiz barregarri, baten ondoren, astronauta beteranoek espazioan uste baina oztopo gehiago topatuko dituzte.