Speaker's Corner | |
---|---|
Speakers' Corner | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′42″N 0°09′35″W / 51.511708333333°N 0.15977777777778°W |
![]() | |
Speaker's Corner (euskaraz Hizlariaren Txokoa, literalki Hizlariaren Izkina) Ingalaterrako Londres hiriburuko Hyde Park parkeko izkina edo txoko bat da. Teorian, usadioaren arabera eta jendearen ustearen arabera ere, edozein hiritar edo pertsonak publikoan edozein gaitaz hitzaldia emateko askatasuna du, betiere poliziak haren hitzaldiak legea urratzen ez duela ziurtatzen den bitartean. Halere, praktikan polizia tolerantea eta irekia izatera derrigortua dago, entzuleen kexa edota hizlariaren hizkera iraingarria baldin bada bakarrik parte hartu edota hitzaldia mozten duelarik.
Hyde Parkeko txokoaz gain, Londresko beste hainbat lekutan ere Speakers' Corners direlakoak ere badaude, adibidez: Finsbury Park, Clapham Common, Kennington Park eta Victoria Parken, bai eta munduko beste herrialde batzuetan ere, bereziki mundu anglosaxoian.
Speakers' Corner, Sydney hiriburuko The Domain parkean.
Speakers' Corner, Kanadako Regina (Saskatchewan) hirikol Wascana aintziraren iparraldeko ertzean.
Speakers' Corner, herbehereraz Spreeksteen, Amsterdameko Oosterpark.
Speakers' Corner, 2000ko irailaren 1an gobernuak Parc Hong Lim parkean ezartzea baimendua.
Speakers' Corner, Woodford Square, Port of Spain.