Splendor in the Grass | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1961 |
Izenburua | Splendor in the Grass |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa eta sarbide-bizipena |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Elia Kazan |
Gidoigilea(k) | William Inge |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elia Kazan |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Gene Milford (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Richard Sylbert |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Amram (en) |
Argazki-zuzendaria | Boris Kaufman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kansas |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Splendor in the Grass (euskaraz Distira Belarrean) 1961ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen amodiozko drama filma bat da. Natalie Wood, Warren Beatty eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten.
Izenburua William Wordsworth olerkariaren "Ode on Intimations of Immortality from Recollections of Early Childhood" olerkian oinarritua dago: Ezerk ez gaitu belar gaineko egun distiratsuetara itzularaziko, baina elkar oroitu eta gelditzen zaigun horretan indarra topatuko dugu.
1961ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (William Inge) irabazi zuen.
Kansas estatuko baserri giroko udalerri batean, maila ezberdinetako bi gazte, Bud (Warren Beatty) eta Deanie (Natalie Wood) elkar maitemindu eta inoiz ez banatzea erabaki dute, biek harreman sexualak izan arren ezkontzeko itxaropen handiegirik ez dute. Euren familien gaitzespena eta harremanetik kanpoko zenbait interesek bikotearen patuari modu tragikoan amaiera emango diote: Buden aitak (Pat Hingle) semeak Yale Unibertsitatean ikas dezan nahi du, Warrenek aldiz arrantxo baten jabea izan eta lurra landu nahi duen arren. Azkenean, mutilak neska utzi eta Deanie depresio izugarri baten ondorioz klinika psikiatriko batean sartua izango da.