Stade Roland Garros

Stade Roland Garros
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 16. barrutia
Koordenatuak48°50′47″N 2°14′58″E / 48.84628°N 2.24937°E / 48.84628; 2.24937
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1928
Inaugurazioa1928
JabeaParisko Udala
Izenaren jatorriaRoland Garros
Erabilerainternment camp (en) Itzuli
tennis venue (en) Itzuli
Kirolatenisa
ErabiltzaileaFédération Française de Tennis (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea24 AVENUE GORDON BENNET 75016 Paris 16
Webgune ofiziala
Artikulu hau estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Roland Garros (argipena)».

Stade Roland Garros Parisen dagoen tenis jokaleku ezaguna da, hiriaren hego-mendebaldean, 16. barrutian kokaturik dagoena. Bertan jokatzen da Roland Garros txapelketa ezaguna.

Frantziako txapelketa 1891ean abiatu zen amateur eran. 1910 eta 1920 hamarkadetan Frantzia tenisean potentzia handia bihurtu zen, batez ere Suzanne Lenglen izen izen nagusia. Garai berekoak dira Lau mosketariak ere, Jacques "Toto" Brugnon, Jean Borotra biarriztarra ("Euskal triskaria"), Henri Cochet ("aztia") eta René Lacoste ("krokodiloa").

1927an Frantziak lehenengoz irabazi zuen Davis Kopa eta hurrengo urtean Parisen jokatu beharra zegoenez estadio berria egitea erabaki zen. Roland Garros izena eman zioten Lehen Mundu gerrako heroia izan zen hegazkinlariaren izena hain zuzen ere.

8'5 hektareatako azalera duen konplexua da eta 21 tenis-kantxa daude bertan, tartean ikusle ugari hartzen dituzten hiru handi:

  • Philippe Chatrier zelaia: 1928an eraiki zen eta 14.840 ikuslerentzako tokia du.
  • Suzanne Lenglen zelaia: 1994an eraiki zen eta 10.068 ikuslerentzako tokia du.
  • 1 zelaia "zezen plaza": 1980an eraiki zen eta 3.800 ikuslerentzako tokia du.

Tenniseum izeneko museo bat ere badago, Bruno Moinard arkitekto frantsesak diseinatu eta 2003an ireki zena.

Informazio praktikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Helbidea: 51 Boulevard d'Auteuil, 92100 Boulogne-Billancourt
  • Geltokiak:
    • Porte d'Auteuil
    • Michel-Ange–Molitor

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]