Stanley Kunitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Worcester, 1905eko uztailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York eta New York, 2006ko maiatzaren 14a (100 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, poeta, unibertsitateko irakaslea, kazetaria eta editorea |
Lantokia(k) | Provincetown eta New York |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Stanley Kunitz (Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1905eko uztailaren 29a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2006ko maiatzaren 14a) ingelesezko poeta izan zen.
Harvard Unibertsitatean ikasketak egin ondoren (1927), eskolak eman zituen, urte askoan, Columbia Unibertsitatean besteak beste (1963-1985). 1959ko Pulitzer saria irabazi zuen Selected Poems 1928-1958 (Olerki hautatuak 1928-1958) liburuarengatik, bere bi lehenengo liburuetatik —Intellectual Things (1930, Kontu intelektualak) eta Passport to the War (1944, Gerrarako pasaportea)— ateratako bertso-bilduma bat. Kalitate intelektual handiko bertsoak dira, Kunitzek asko miresten zituen bi poeten eragina dutenak: John Donne eta William Blake.
Hurrengo poesietan askoz estilo pertsonalagoa eta informalagoa erabili zuen. The Testing-Tree (1971) poema-bilduma autobiografikoan bere aitaren suizidioak eragin zizkion sentimenak arakatu zituen. Halaber, beraren eta bere alabaren arteko belaunaldia aztertu zuen.
Beste lan aipagarri batzuk: The Poems of Stanley Kunitz: 1928-1978 (1979, Stanley Kunitzen poemak: 1928-1978); Next-to-Last Things: New Poems and Essays (1985); eta Passing Through: The Later Poems, New and Selected (1995). Bestalde, literaturaren teoriari buruzko liburuak idatzi zituen, eta errusiar poeta modernoak ingelesera itzuli zituen.